(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Inauguratu dute Oteitza, Aberin, Morentin eta Muniaingo ur hondakinak tratatzeko instalazioa asteazkena, 2010.eko azaroak 24

Instalazioak dauzka ponpaketa putzu bat eta 5 kilometro baino gehiagoko hodi biltzailea; obretan 2,6 milioi euro inbertitu dituzte.


Salanueva kontseilaria eta beste agintari batzuk Aberingo ponpaketa gunean. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Lizarrako araztegira joan da gaur goizean, Oteitza, Morentin, Aberin eta Muniaingo hondakin uren tratamendu aurreraturako instalazioa a inauguratzera.

Instalazioak dauzka 5 kilometro baino gehiago hodi biltzailea eta ponpaketa putzu bat Aberingo udalerrian.

Ponpaketa putzua eta hodi biltzaileak Nafarroa 2012 Planaren barruan daude. Putzua eta hodiak jartzeko guztira 2,6 milioi euro inbertitu dituzte; zenbateko horren %80 Foru Gobernuak jarri du, eta %20 NILSAk gestionatzen duen saneamendu kanonaren bitartez finantzatu dute.

Bisitan egon dira, kontseilariaz gain, Departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde; Jurramendiko Mankomunitateko presidentea eta gerentea, Fidel Muguerza eta Laureano Martinez, hurrenez hurren; NILSAko gerentea, Andres Sola; Lizarrako alkatea, Begoña Ganuza; eta aipatu lau herrietako udal ordezkariak.  

Salanuevak bertatik bertara ikusi ditu instalazioak. Proiektuaren helburua da aipatu lau herrietako hondakin ura (guztira 2.000 biztanle dira) Aberingo udalerrian Ega ibaiaren ondoan dagoen ponpaketa gune berrira eramatea eta, gero, handik, Lizarrara, hodi biltzaileak medio. Hala, instalazio bakar batekin herri bat baino gehiagoko ura tratatuko da eta, ondorioz, inbertsio gastuak txikiagoak izango dira eta uraren kalitatea hobeto kontrolatuko da.

Hasieran, NILSAk herri horietarako araztegi berezi bat eraikitzeko aukera aztertu zuen. Baina, hodi biltzaileekin konexioa berdin-berdin egin behar zenez eta inbertsioa antzekoa zenez, hodiak Lizarrako eskualde instalaziora eramatea erabaki zuen. Era horretan, gainera, ustiaketa gastuak txikiagoak izango dira.

Oteitzako hodiak 2.282 metro dauzka, Morentinetik ponpaketa putzurakoak 2.143 metro, eta Muniaingoak 1.860 metro. Muniaingo hodira Aberinetik datorren 465 metroko hustubidea heltzen da. Orain arte, herri horietako ur hondakinak ez ziren tratatzen, ur guztia Ega ibaiko hainbat sakanetara edo hobi septikoetara isurtzen zen.          

Ponpaketa putzuak bi elementu osagarri dauzka: gainezkabidea eta atzeraezeko depositua. Gainezkabidea putzutik ur gora dago; ekaitza dagoenean funtzionatzen du, kutsatutako lehenbiziko ura bildu ondoren, eta baheketa sistema bat dauka, instalaziotik elementu flotatzailerik irten ez dadin. Sistemak, aurrena, atzeraezeko tangara isurtzen du ura; tanga betetzen bada, ura ibaira botatzen hasten da. Ponpaketa diseinatu dute gehienez segundoko 15 litroko emarirako eta tangak 700 metro kuboko edukiera dauka.

Oteitzan ia mila lagun bizi dira, Aberin eta Muniainen guztira 340, eta Morentinen 156; kutsadura zama, beraz, 1.500 biztanleei dagokiena da. Sistema berriaren asmoa da ingurumen inpaktua gutxitzea eta herri txikietako ur gehiago araztea.
Dokumentazioa:
Tratamiento de las aguas residuales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa