(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 2,8 milioi euro inbertitu ditu Zizur BHI handitzeko asteazkena, 2010.eko azaroak 24

Instalazio berriak, besteak beste Batxilergoko hamabost gela berriak, ikasturte honetan jarri dituzte martxan


Catalan kontseilaria Zizur BHIko ordezkariekin

Catalan kontseilaria eta Zizur BHIko ordezkari batzuk. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Zizur Nagusiako Zizur Bigarren Hezkuntzako Institutura joan da gaur; izan ere, instalazioak handitu dituzte orain dela gutxi, Nafarroa 2012 Planaren barruan.

Bisitan, kontseilariak ikastegiko zuzendaria, Maria Camino Bueno Zamarbide, izan du lagun.

Nafarroako Gobernuak lan horretan 2,8 milioi euro inbertitu ditu (BEZ barne). Instalazio berriak 2010-2011 ikasturtean jarri dituzte martxan.

Orain, 3.058 metro koadro erabilgarri gehiago daude eta lehen institutuak zeukan espazioa %50 handitu dute: guztira 6.320 metro koadro dauzkate.

Zehazki, eraikin berri bat egin dute, zegoenari atxikia, ikasgelategiaren eta kiroldegiaren artean libre zegoen lekuan; eremu hori U moduan itxi dute eta erdian jolastokia utzi dute, kirol pistekin. Eraikin berriak dauzka sotoa, behe solairua, beste bi solairu eta gainean estalitako beste solairu bat.

Hala, jarri dituzte Batxilergoko ikasleentzako hamabost gela, bi banaketa gela, informatika gela bat eta hiru laborategi (bata kimikakoa, bestea fisikakoa eta azkena biologiakoa).

Horiez gain, atezaintza, bulegoak, gurasoen elkartearentzako aretoa, aldagelak, komunak eta biltegiak daude.

Eraikin berria kontuan hartuta, institutuak dauzka, guztira, 56 ikasgela, hiru informatika gela, liburutegia, zazpi laborategi, bi marrazketa gela, teknologia gela bat, erabilera anitzeko beste bat, musika eta plastikako bi gela, hizkuntza gela, hiru laguntza gela, zazpi banaketa gela, hamaika mintegi eta kiroldegia.

Proiektua Boa Arquitectos SL arkitektura bulegokoek egin zuten eta obrak Arian Construcciones y Gestion de Infraestructuras SA eraikuntza enpresak egin ditu, 2009ko udara eta 2010eko udara bitartean.

Nafarroako Gobernuak institutua handitzea sustatu du azken urteetan ikasle kopuruak gora egin duelako.

Gaur egun 1.122 ikasle daude matrikulatuta Zizur BHIan; Horietatik 876 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta 246 Batxilergoan.

Legealdi honetan, Foru Gobernuak guztira 30 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu institutuak handitzeko, hobetzeko edo eraikitzeko obretan.

Obrak ikastegi hauetan egingo dituzte, hain zuzen: Lizarraldea BHI, Atarrabiako DBHI, Berriozarreko DBHI, Tuterako Valle del Ebro BHI, Zizur BHI, Tafallako Sancho el Mayor BHI, Iruñeko Biurdana BHI eta Eunate BHI, Burlatako Askatasuna BHI, San Adriango EGA BHI eta Iruñeko Mendillorri DBHI.

 

Argazki oina (ezkerretik eskuinera):

ikastetxeko idazkaria, Jose Ramon Uriarte; Hezkuntza Departamentuko Obra eta Mantentze-lanen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Arricibita; Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan; ikastetxeko zuzendaria, Maria Camino Bueno; eta ikasketa burua, Jokin Martinez.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa