(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Iruñeko aireportuko terminal berriaren inaugurazioan parte hartu du asteazkena, 2010.eko azaroak 24

Ekitaldian José Blanco Sustapen ministroa egon da


Inaugurada la terminal del aeropuerto de Noain

El Presidente Sanz y el ministro Blanco, en la nueva terminal del Aeropuerto de Pamplona. ( irudia handitu )

Gaur goizean Iruñeko aireportuan terminal berria inauguratu dute. Ekitaldian Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria, José Blanco López Sustapen ministroa eta beste agintari batzuk egon dira. Terminala ostegunean, azaroaren 25ean, irekiko dute. Instalazio modernoagoa eta funtzionalagoa da, eta 1,1 milioi bidaiari artatzeko gaitasuna du, gaur egungo kopuruaren bikoitza. Segurtasun eta kalitate maila handiagoak ditu, eta horrela, bidaiarien joan-etorria erraztu eta azkartu egingo da instalazioetan.

Guztira, Sustapen Ministerioak, Aenaren bidez, 44 milioi inguru inbertitu ditu jardun hauetan. Aipagarriena terminal berria da, eta horren barruan, aparkaleku publikoa eta aireontziak aparkatzeko plataforma zabaldu dira.

Eraikinaren ezaugarriak

Terminalaren eraikin berriak 12.400 m²-ko azalera du. Irteeren inguruan bederazi fakturazio erakusmahai jarriko dira (gaur egun baino hiru gehiago), eta beste bat ekipaje berezientzat. Ontziratze aretoak 765 m²-ko azalera du, eta hegazkinetara sartzeko hiru ate izango ditu (gaur egun baino bat gehiago). Iritsiera inguruan, bidaiariek poltsak hartzeko bi zinta izango dituzte (terminal zaharrean baino bat gehiago), eta beste bat ekipaje berezientzat. Horrez gain, bi segurtasun iragazki izango ditu, gaur egungo kopuruaren bikoitza. Terminal berriaren aurrez aurre lur gaineko aparkalekua dago, orain arteko 539 plazei 118 plaza gehituz; orain 657 plaza daude guztira.

Era berean, proiektuaren barruan hegazkinentzako plataforma zabaltzea sartzen da. A-320 motako hegazkin handientzako moduko hiru aparkaleku ditu, eta eskualdeko hegazkinentzako bost aparkaleku.

Pista zabaltzea

Bestalde, hegaldien esparrua handitzean, joan den maiatzetik zerbitzuan dagoena, pistaren luzera 200 metro luzatu da, eta gaur egun 2.400 metro ditu. Hobekuntza horri esker, hegazkin erreaktoreekin aireratu daiteke, Boeing 737 motakoak, zama bete-betean eta tenperatura eta hezetasun baldintza makurretan. Modu horretan, hego-zabalera handiagoko aireontziak hartu daitezke, eta horri esker, aireportu honetatik ibilbide berriak ireki daitezke urrunago dauden jomugetara.

Era berean, pisten muturreko zerrendak eta segurtasun inguruak eta hesi perimetralak berriz jarri dira, eta pistan biraketa plataforma bat eraiki da B-757-200 eta MD-88 motako aireontzientzat; gaur egun dagoena zerbitzuan mantenduko da.



Noaingo aireportuko terminala inauguratu dute

Sanz Lehendakariak Iruñeko aireportuko terminal berriaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du. ( irudia handitu )

Adierazpenak

José Blanco Sustapen ministroak inaugurazio ekitaldian parte hartu du. Bere esanetan, Sustapen Ministerioko planen barruan, Espainiaren lehiakortasuna hobetzeko, Nafarroak eginkizun aipagarria du. "Krisitik indarberrituta irteteko, garraio sareen hobekuntza bultzatu eta Iruñea bezalako hirien kokapen estrategikoa aprobetxatu behar dugu". Bere esanetan, aireportu honetan sartutako aurrerapenei esker, aireportua erakargarriagoa izango da konpainia berriak sortzeko eta nazioko eta nazioarteko hegaldiak ugaritzeko.

Lehiakortasuna errazteko, ministroak iragarri duenez, aireportuko tasak %14 murriztuko dira, eta aire nagibazioko tasak %15 murriztuko dira datozen bi urteetan, duela gutxi sartutako eraldaketaren ondorioz.

Ministroak gogorarazi duenez, Ministerioaren konpromisoa terminal berriaz harago hedatzen da. Hala erakusten dute abiadura handiko trena finantzatzeko akordioek eta 2011n A-21 Jaca-Iruñea autobiaren emakida egiteko aurreikuspenak. Horri esker, edukiera handiko ardatza osatuko da, ordainsaririk gabe, Mediterraneoko kostalderantz.

Bestalde, Nafarroako Lehendakariak ministroari une honetan autonomia-erkidegoei entzuteko eta haien interesei erreparatzeko eskatu dio, aireportu-kudeaketaren eredu berria sortzen ari baita.

"Oso egokia izango litzateke –gehitu du– tarifa-malgutasuna izatea eta horri esker aire-tarifa berezituen esparrua ahalbidetzea, modu horretan, instalazio horiek lehiakorrak izango lirateke-eta beste aireportu batzuekin alderatuz gero. Eta oso komenigarria izango litzateke Nafarroako Gobernuak aireportuko ondare ondasunen kudeaketan parte hartu ahal izatea (terminalak, merkataritza emakidak, aparkalekuak, sarbideak, lurzoru logistikoa, etab.), aireportuaren emaitza ekonomikoak hobetzeko eta aireportuaren jasangarritasunari laguntzeko."

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa