(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Foru Komunitatea Saria IV. Jota Lehiaketak asteburu honetan 106 parte-hartzaile bilduko ditu Tuteran ostirala, 2010.eko azaroak 26

Benjamin kategorian 34 interprete arituko dira, haur kategorian 15, gazte kategorian 9 eta helduen kategorian 48, horietako 31 amateurrak


Asteburu honetan 106 interprete arituko dira guztira Tuteran "Nafarroako Foru Komunitatea Saria" IV. Jota Lehiaketan. Lehiaketa Foru Gobernuak Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barruan sartzen da. Finala diferituta ikusi ahal izango da igandean 21.30etik aurrera, Popular TV telebistan.

Lehiaketa Castel Ruiz Kultura Zentroak eta Tuterako jota batzordeak antolatu dute eta Nafarroako Gobernuak babestu du. Tuterako Benjamín Bigarren Hezkuntzako Institutuko ekitaldien aretoan egingo da. Larunbatean eta igandean, 17.30etik aurrera, finalerdia eta finala egingo dira, hurrenez hurren.



Jotariak Nafarroatik, Aragoitik eta Errioxatik iritsi dira eta hainbat kategoriatakoak dira: benjaminak (10 urtera arte), haurrak (11-14 urte), gazteak (15-18 urte) eta helduak. Bakarka edo binaka har daiteke parte. Berrikuntza moduan, aurten helduen kategorian jotari ez-profesionalek parte har dezakete, eta horrek izen-emateen kopurua modu nabarmenean handitu du (iaz 63 izan ziren, eta aurten 106). Guztira, lehiaketaren edizio honetan 34 interprete arituko dira benjamin kategorian, 15 haur kategorian, 9 gazte kategorian eta 48 heldu kategorian, horietako 31 amateurrak.



Epaimahaia jotariek eta musikariek osatzen dute eta larunbatean interpreterik onenak hautatuko ditu. Igandean Tutera Hiriko IV. Jota Lehiaketaren sariak eta garaikurrak banatuko ditu. Berdinketa badago, bigarren entzunaldia egingo da. Kategoria desberdinetan emango diren sariez eta garaikurrez gain, lehiaketako bakarlaririk onenak Nafarroako Foru Komunitatea Saria eskuratuko du, 1.500 eurokoa. Errege Bardeak saria emango zaio estilorik onena duen interpreteari. 700 euroko sari horren bidez, nafar jotaren estilo purua zaindu eta etorkizun oparoa duten jotariak sustatu nahi dira. Sari hau eskuratzeko nahitaez abestu behar den jota "Corazón de qué te quejas" da.

Interpreteek larunbatean askatasunez hautatutako jota abestuko dute. Parte-hartzaile bakoitzak jota bat abestu behar du. Kanporatze fasean hiru hautatuko dituzte kategoria eta modalitate bakoitzean. Igandeko finalean, benjamin eta haur kategoriako parte-hartzaileek kanporatze fasean askatasunez hautatutako jota abestuko dute. Gazte kategoriako jotariek askatasunez hautatutako pieza bat eta oinarriei erantsitako zerrendan daudenen artean ausaz hautatutako beste bat abestuko dituzte. Heldu kategoriako jotariek eta Nafarroako Foru Komunitatea Saria lortu nahi dutenek ausaz hautatutako bi jota abestuko dituzte. Musika errondaila baten esku egongo da, eta berdina izango da parte-hartzaile guztientzat.

Dokumentazioa:
Bases del IV Certamen de Jotas Ciudad de Tudela

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa