(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 8,6 milioi euro jarri ditu Martzillako gaztelua zaharberritzeko ostirala, 2010.eko azaroak 26

Sanz Lehendakaria obrak ikustera joan da; aurreikuspenen arabera, gaztelua 2011ko bigarren seihilekoan erabat zaharberrituta egongo da


Sanz Lehendakaria Martzillako gazteluan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, eta Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Martzillako gaztelura joan dira gaur goizean, Nafarroa 2012 Planaren barruan dauden zaharberritze lanak ikustera.

Lanak finantzatu dituzte Nafarroako Gobernuak eta Martzillako Udalak: lehenengoak 8.655.545 euro jarri ditu eta bigarrenak 961.727 euro.

Obak 2008an hasi zituzten eta orain arte 6.959.498 euroko gastua egin dute.

Zaharberrituta daude, dagoeneko, gaztelua (mendebaldeko horma atala bakarrik falta da), egitura eta igeltserotza elementuak. Orain teilazko estalkiak eraikitzez amaitzen eta adarbea iragazgaizten ari dira. Halaber, argindar, berokuntza eta girotze instalazioak jartzen eta paretak estaltzen ari dira, eta lehenbiziko arotzeria lanak egiten hasi dira. Arotzeria, pintura eta zolaketa lanak bakarrik geratzen dira. Martzillako gaztelua foru erkidegoko monumentu garrantzitsuenetako bat da, Nafarroa 2012 Planaren arabera, eta esku hartzea ezinbestekoa zen, ondo zaintzeko (gazteluaren jabea Nafarroako Gobernua da). Martzillako Udalarekin adostu dute, gainera, eraikinean jarriko dituzte udaletxea, liburutegi publikoa, musika eskola eta ekitaldi aretoa, eta gaztelua monumentu turistiko irekia izango dela.

Eraikina kultur ondasuna da eta birgaitzeko lana aldi baterako enpresa elkarte bati esleitu diote, 8.463.199 euroren truke; elkartea honako hauek osatzen dute: Construcciones Aranguren SA, Construcciones Leache SL eta Construcciones Zubillaga SA. Obrak 2008ko abenduaren 17an hasi zituzten eta hiru urte dauzkate amaitzeko.


Sanz Lehendakaria Martzillako gazteluaren sarreretako batean. ( irudia handitu )

Jarduera programa

Jarduerak arma patioaren inguruan egingo dituzte.

Gazteluaren gaineko azterlan arkeologikoan jasotako gomendioak aintzat hartuta, proiektuan erabaki dute patioaren jatorrizko dimentsio eta trazadurak berreskuratzea. Hala, patioa handiagoa izango da eta lau aldeek osatzen duten espazioa txukunagoa, hormarteen zabalera desberdinei esker. Udaletxeak lehen solairuaren erdia hartuko du, gutxi gorabehera, eta mendebaldean egongo da, gazteluaren alderik garrantzitsuenean. Kanpoko hormartean bulegoak eta aretoak jarriko dituzte eta barrukoan udalbatza aretoa eta gainerako espazioak: erregistroa, jendeari arreta emateko lekua eta udal bulegoa. Goiko solairuan artxiboa jarriko dute. Eta Udaltzaingoaren lokalak beheko solairuan egongo dira, patiotik sarrera dutela.

Udaletxeko sarrera eskailera nagusietan gora egongo da, gazteluaren barruan.

Horrez gain, sartzeko beste eskailera bat eta igogailua egongo dira, iparraldean. Musika Eskolak eta Liburutegiak aparteko sarrera bana izango dute patioan.

Musika Eskola lehen eta bigarren solairuan egongo da, udaletxearen kontrako aldean.

Bi hormarte izango ditu, bata kanpoaldean, zulora begira, eta beste barrualdean, gazteluko patiora begira. Entseguak egiteko areto bat ere edukiko du, udal bandarentzat.

Liburutegia eraikinaren beheko solairuan egongo da,

areto handi batean, eta patiotik hartuko du argia. Sartzeko patioa zeharkatu behar da, gazteluko sarreraren kontrako alderaino.

Ekitaldi aretoa behe solairuan egongo da, arma patioari lotua.

Aretoak 110 lagun ingururentzako lekua izango du eta funtzionatuko du gazteluko barruko gainerako udal instalazioek bezala.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa