(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak errepideetan arretaz ibiltzea gomendatu du asteburu osoko tenperatura txikien aurrean ostirala, 2010.eko azaroak 26

Ostiral gauerako eta larunbateko lehen orduetarako elurra kentzeko 38 makina mobilizatu dituzte


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko errepideetan arretaz ibiltzea gomendatu du, asteburu osoan, batez ere iparraldean, kota baxuetan elurra modu ahulean egingo duela eta lurralde osoan modu orokorrean izoztuko duela iragarri ondoren.

Gaur gauean eta larunbateko lehenengo orduetan tenperatura baxuak egingo dituenez, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan Departamentuaren bidez, elurra kentzeko 38 makina mobilizatu ditu guztira, prebentzioz edo errepideetan pilatzen den elurra edo izotza kentzeko. Ekipo horiek bi txandatan berdin banatzen dira: gaurko 22etatik biharko 6ak arte, eta biharko 6etatik 12etara.

Gogoan izan behar da gaur, goizeko lehen orduan, elurra kentzeko 47 makina operatibo zeudela balizko beharrizanak artatzeko, baina azkenean ez da gertatu baldintza meteorologikoekin lotutako intzidentzia aipagarririk.

Makinak Foru Komunitateko lurralde osotik banatuko dira eta iparraldean arreta berezia eskainiko dute, batez ere Leitzaran autobian, Iparraldeko Autobian eta Sakanako autobian, Pirinioetako haranetan eta Urbasa-Andia inguruan.

Bestalde, Foruzaingoak gaur 31 patruilako dispositiboa izan du goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan, eta asteburu osorako 55 patruila mobilizatuko ditu (26 larunbatean eta 29 igandean), horiek ere hiru txandatan. Guardia Zibilak asteburu osoan 59 patruila mobilizatuko ditu, hiru txandatan, 34 patruila larunbatean eta 25 igandean. Trafikoko polizia-dispositibo horrek beste departamentu batzuetako patruilen laguntza izango du, baldintzek hala eskatzen badute.

Gaur baldintza meteorologikoekin lotuta egindako zerbitzu bereziei dagokienez, istripu bat gertatu da 15.20ean, ibilgailu bat errepidetik atear eta gero. Istripuan Foruzaingoak lagundu du eta ez da zauriturik egon. Istripua Aurizberritik kilometro batera gertatu da, Iruña-Frantzia errepidean Luzaidetik (N-135). Baliteke istripuaren arrazoia izotza izatea.

Gaur, 18.30ean, kateak Belaguako mendatean soilik behar ziren, 55. kilometrotik aurrera, El Ferialen. Burgi eta Frantzia lotzen dituen errepidea (NA-137) trafikoarentzat itxita zegoen 59. kilometrotik aurrera, La Contiendan.

Bestalde, gaur, 15etan, Urkiaga eta Artesiaga mendateak ibilgailuentzat libre geratu dira, goizean kateak behar zituzten arren. Era berean, eguneko lehenengo orduetan kateak behar izan dira Belate mendatzeo errepide zaharretik, NA-1210, ibiltzeko, baina 9etan bidea garbi geratu da eta trafikoak normaltasunez zirkulatu du.

Dokumentazioa:
Estado de las carreteras
Estado de las carreteras en el resto de España
Previsión meteorológica de la AEMET
Recomendaciones generales para conductores

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa