(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 2011ko defizit helburua zorrotz beteko du ostirala, 2010.eko azaroak 26

Zor publikoaren jaulkipena BPGd-ren %1,3 da


Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak autonomia-erkidegoetarako finkatutako defizit helburua zorrotz beteko du 2011n, hots, BPGd-ren %1,3. Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektuan datorren urterako 243,6 milioi euroko zor publikoa jaulkitzea ezarri da, hau da, Foru Komunitateko BPGd-ren %1,3.

Bestalde, Nafarroako 2011ko Aurrekontuetan 45 milioi euroko zenbatekoa ezarri da Nafarroan Abiadura Handiko Trena eraikitzen hasteko. Nafarroako Gobernuaren, Espainiako Gobernuaren eta ADIF ente publikoaren artean 2010eko apirilaren 9an sinatutako hitzarmena dela bide, defizit hori Estatuaren defizita da, eta ez Nafarroarena. 45 milioi euro horiek Espainiako BPGd-ren %0,0042ko defizita dira.

Modu horretan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezeztatu egin du nazioko egunkari batek gaur argitaratutako informazioa. Egunkari horren arabera, Nafarroak ez zuen betetzen %1,3ko aipatu muga.

Hori guztia

agiri hauetan jaso da: Nafarroan Abiadura Handiko Trena eraikitzeko sinatu den hitzarmena (hori dela bide, lan horietan egindako inbertsioa ez da Nafarroako defizita izango); 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektuaren testu artikuluduna eta Foru Komunitatearen zorpetzearekin lotutako zenbatekoak (testuan zehazten da Nafarroaren defizitaren %1,3, baita Estatuari zenbatzen zaion defizita ere).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa