(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Gutarra enpresaren mendeurrena ospatzeko Alesbesen egin duten ekitaldian parte hartu du ostirala, 2010.eko azaroak 26

Errioxako Gobernuko burua ere joan da ekitaldira


Nafarroako eta Errioxako gobernuburuak

Nafarroako eta Errioxako gobernuburuek Gutarra enpresaren ohorezko liburua sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, gutarra enpresaren mendeurrena ospatzeko Alesbesen egin duten ekitaldian parte hartu du. Gutarra enpresa kontserba begetaletan espezialista da eta Riberebro taldeko kide da. Ekitaldira bertaratu da, baita ere, Errioxako Gobernuko burua, Pedro Sanz Alonso.

Instalazioetara egin duen bisitan, Sanz Lehendakariak honako hau idatzi du enpresaren ohorezko liburuan:

"Oso pozik nago eta esker onak eman nahi dizkiot, Nafarroako Gobernuaren izenean, Riberebro taldeari, Gutarra filialak mendea bete duelako eta gaurkoa egun berezia delako".

Enpresako instalazioak ikusi ondoren, mendeurrena ospatzeko ekitaldia egin dute. Ekitaldiko buruak izan dira Riberebro taldeko kontseilari ordezkaria, Eduardo Cuevas Villoslada, eta administrazio kontseiluko presidenteordea, Francisco Javier Sanchez Muro.

Ospakizunean erretiroa hartu duten Antonio Sanchez Rivas, Jose Manuel Fernandez Mazo eta Piedad Marin Gurrea langileei esker onak eman dizkiete.

Nafarroako eta Errioxako gobernuburuak, Gutarra enpresako arduradunak eta Julia Otero. ( irudia handitu )

Hitzaldian, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak nabarmendu du enpresak 1910ean Azagran "La Azagresa" izenarekin sortu zutenetik gaur arte izan duen bilakaera "foru erkidegoan denbora horretan gertatu den ekonomia eta gizarte aldaketaren eredu" dela.

Ehun urte horietan, Nafarroa modernizatu den bezala modernizatu da enpresa; denbora horretan, "Nafarroa erkidegoa dinamiko eta ekintzaile bihurtu da, Nafarroak ateak zabal-zabal irekita dauzka etorkizunarentzat".

Miguel Sanzek enpresako kide guztiak zoriondu ditu, "lan miresgarria" egin dutelako eta "ekonomia, enplegua, aurrerapena eta ongizatea sustatzen" lagundu dutelako. Halaber, eskerrak eman dizkio Errioxako Gobernuko buruari ekitaldira bertaratzeagatik, horrek adierazten duelako "bi erkidegoen artean lotura estuak" daudela.

Arratsaldean bi gobernuburuei elkarrizketa egingo die Julia Otero kazetariak, Onda Cero irratiko "Julia en la onda" irratsaioan; izan ere, irratsaioa Gutarra enpresaren instalazioetan egingo dute gaur, eta berezia, gainera, enpresaren mendeurrena dela eta.

Gutarra enpresa Riberebro taldeko kideetako bat da, eta taldeak Errioxako Alfaro herrian dauka egoitza; gainerako enpresak dira Alesbeseko Viter eta Errioxako

Ja’e (Alfarokoa) eta Ayecue (Autolekoa). Gutarra enpresak, 1997tik 2008ra, 8,5 milioi euro inguruko inbertsioa egin du; zenbateko horretatik 1,7 milioi jarri dituzte Nafarroako Gobernuak (1,3 milioi euro) eta Europar Batasunak (431.000 euro).

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa