(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendigorrian astearte honetan haurrentzako trafiko parkea eta Foruzaingoaren ateak irekitzeko eguna egingo dira astelehena, 2010.eko azaroak 29

Jarduerak Nafarroaren Eguna dela-eta antolatu dira Julián María Espinal Olcoz ikastetxe publikoan eta udal frontoian


Foruzaingoa

Mendigorrian haurrentzako trafiko parkea eta Foruzaingoaren ateak irekitzeko eguna egingo dituzte bihar.

Mendigorrian astearte honetan haurrentzako trafiko parkea egongo da, bide-hezkuntzako jolas-jarduerekin. Horrez gain, Foruzaingoak ateak irekitzeko eguna egingo du. Bi hitzorduak 2010eko Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldien programaren barruan sartzen dira.

Haurren jarduerak 9etatik 13etara egingo dira Julián María Espinal Olcoz ikastetxe publikoan. 70 haur inguruk goizean gela didaktikoa eta bide-segurtsuneko zirkuitu eramangarria izango dituzte ikastetxeko patioan, eguraldi ona egiten badu, eta igerilekuetako frontoian, euria egiten badu. Jarduera horren bidez 8 eta 12 urte bitarteko haurrak bide-hezkuntzako oinarrizko adigaietan trebatu nahi dira, oinezko, bizikleten erabiltzaile eta motodun ibilgailuen gidari moduan. Horrez gain, belaunaldien arteko konplizitatea sustatu nahi da, aita-amekin eta aitona-amonekin, guztien artean trafiko- eta segurtasun-arauak hobeto betetzeko.

Goizeko 9etatik aurrera, Haur Hezkuntzako 27 ikasleri foruzainek haien lana azalduko diete eta "Tito eta Dora" bide-hezkuntzako kontakizuna kontatuko diete. Armadilo itxura duen "Gaby" izeneko panpinak segurtasun-uhala modu egokian jartzeko modua azalduko die. Patioan, haurrak foruzainen moduan jantzi ahal izango dira, txapela eta txaleko distiratzailea erabiliz, eta poliziaren autoan paseo bat emango dute argiak eta sirenak aktibatuta.

9:50 eta 10:40 bitartean, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako 17 ikaslek hezkuntza-saioa izango dute. Txakur bat protagonista duen "Guay" bide-hezkuntzako bideoa ikusi eta iruzkinduko dute. Horrez gain, zirkuituan gidatu ahal izango dute. 11:10 eta 12:50 bitartean, hirugarren taldea, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko 26 ikaslek osatua, azalpen teorikoa entzun ondoren, zirkuitura joango da bizikleta gidari eta oinezko moduan jarduera bat egiteko. Horrez gain, ikasleek bide-segurtasunari buruzko galderei erantzun beharko diete.

Arratsaldean, 16:30etik 19:30era, Mendigorriko udal frontoian Foruzaingoaren ateak irekitzeko eguna egingo da, eta horretan, Joko eta Ikuskizunen unitateak, Polizia zientifikoaren unitateak, Esku-hartze Berezien Taldeak eta Ingurumena Babesteko Brigadak erabilitako bitartekoak erakutsiko dituzte. Era berean, foruzainen ibilgailuak erakutsi eta Txakur Unitatearen erakustaldiak egingo dituzte, drogak eta lehergailuak aurkitzeko proba desberdinekin.

Dokumentazioa:
Programa de actos en Mendigorría

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa