(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteentzako Karlomagno Sariarekin Europako integrazio grina islatzen duten proiektuak aintzatesten dituzte astelehena, 2010.eko azaroak 29

Sari hori 16 eta 30 urte arteko gazteentzat da eta Europako Parlamentuak eta Akisgraneko Karlomagno Fundazioak ematen du


Karlomagno

Gazteentzako Karlomagno Sarien oinarriak dauden web orria.

Europako Parlamentuak eta Akisgraneko Karlomagno Nazioarteko Sariaren Fundazioak Europar Batasuneko kide diren estatu guztietako gazteak gonbidatzen ditu EBaren garapenari, integrazioari eta europar nortasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko lehiaketa batean parte hartzera.

Europako Gazteentzako Karlomagno Sariaren helburua da gazteek europar kontzientzia garatu dezaten eta Europako integrazio proiektuetan parte har dezaten sustatzea.

Saritzen dituzte, hain zuzen, elkar ulertzea eta europar nortasuna partekatzea bultzatzen duten eta komunitate bakar gisa elkarrekin bizi diren europarren adibide praktikoak ematen dituzten proiektuak, betiere gazteek eginak.

Europako Gazteentzako Karlomagno Saria urtero ematen dute Europako Parlamentuak eta Akisgraneko Karlomagno Nazioarteko Sariaren Fundazioak. Proiektuek, betiere, Europan eta nazioartean elkar ulertzea sustatu behar dute, europar nortasun partekatua eta integrazioa garatzea bultzatu behar dute, Europan bizi diren gazteentzako eredu izan behar dute eta komunitate bakar batean bizi diren europarren adibide praktikoak eman behar dituzte.

Proiektuak izan daitezke gazteentzako jarduerak, trukeak edo dimentsio europarra duten Interneteko proiektuak.

Gazteek 16 eta 30 urte artekoak izan behar dute, betiere Europar Batasuneko kide diren 27 estaturen batekoak.

Eskaerak egin daitezke banaka edo taldeka, eta proiektuak Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialetan aurkez daitezke.

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2011ko urtarrilaren 23a da.

Izena emateko formularioak Europako Gazteentzako Karlomagno Sariaren web orrian ( www.charlemagneyouthprize.eu ) eta Europako Parlamentuko informazio bulego nazionaletan daude eskura.

Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 3.000 euro eta hirugarrenak 2.000 euro. Gainera, aukeratutako 27 proiektu nazionaletako ordezkariei sariak banatzeko ekitaldira joateko gonbitea egingo diete; sariak Akisgranen (Alemania) banatuko dituzte, 2011ko maiatzaren 31n. Hiru proiektu onenei emandako sariak Europako Parlamentuko buruak eta Akisgraneko Karlomagno Nazioarteko Sariaren Fundazioko ordezkari batek aurkeztuko dituzte. Hiru sarituek, gainera, Europako Parlamentura bisita egin ahal izango dute (Bruselara edo Estrasburgora).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa