Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Institutua 2011-2012 ikasturtean jarriko dute martxan
Transcripción textual del video
Gaurko bileran, Gobernuak erabaki du 3,2 milioi euro jartzea Iruñeko Mendillorri auzoan Bigarren Hezkuntzako Institutu berri bat eraikitzeko Institutua 2011-2012 ikasturtean jarriko dute martxan, Nafarroa 2012 Planean lehentasuna duen jardueretako bat baita.
Institutu berria bi fasetan eraikiko dute. Gobernuak, gaur, baimena eman dio Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza eta Zerbitzu arloko zuzendari nagusiari lehen eta bigarren faseko proiektuak idazteko kontratua, zuzendaritza fakultatiboari dagokion kontratua eta lehen faseko obrak egiteko kontratua sinatzeko.
Eraikina egingo dute 8.525 m² inguruko orube batean, Aintzirako kalean, Mendillorri auzoko eskola eremutik gertu.
Gaur hartu duten erabakiaren arabera, institutuak espazio hauek eduki behar ditu, gutxienez: hamaika gela, liburutegia, sei banaketa gela, bost komun (lau ikasleentzako eta bat irakasleentzako), musika gela, informatika gela, zientzia laborategia, tailer eta teknologia gela, gimnasioa (480 m²-koa, aldagela eta biltegiarekin, 44x22 metroko bi kirol pista (bata estalia), irakasle gela, zuzendariaren eta ikasketa buruaren bulegoa, idazkaritza, atezaintza, garbiketa gela, instalazioen gela eta biltegia.
Bigarren fasean eraikinari espazio hauek gehituko dizkiote, gutxienez: hamaika gela, lau banaketa gela, lau komun, plastika gela, tailer eta teknologia gela eta garbiketa gela.
Gaurko bileran, Gobernuak erabaki du 3,2 milioi euro jartzea Iruñeko Mendillorri auzoan Bigarren Hezkuntzako Institutu berri bat eraikitzeko
Institutua 2011-2012 ikasturtean jarriko dute martxan, Nafarroa 2012 Planean lehentasuna duen jardueretako bat baita.Institutu berria bi fasetan eraikiko dute.
Gobernuak, gaur, baimena eman dio Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza eta Zerbitzu arloko zuzendari nagusiari lehen eta bigarren faseko proiektuak idazteko kontratua, zuzendaritza fakultatiboari dagokion kontratua eta lehen faseko obrak egiteko kontratua sinatzeko.Eraikina egingo dute 8.525 m² inguruko orube batean, Aintzirako kalean, Mendillorri auzoko eskola eremutik gertu.
Gaur hartu duten erabakiaren arabera, institutuak espazio hauek eduki behar ditu, gutxienez:
hamaika gela, liburutegia, sei banaketa gela, bost komun (lau ikasleentzako eta bat irakasleentzako), musika gela, informatika gela, zientzia laborategia, tailer eta teknologia gela, gimnasioa (480 m²-koa, aldagela eta biltegiarekin, 44x22 metroko bi kirol pista (bata estalia), irakasle gela, zuzendariaren eta ikasketa buruaren bulegoa, idazkaritza, atezaintza, garbiketa gela, instalazioen gela eta biltegia.Bigarren fasean eraikinari espazio hauek gehituko dizkiote, gutxienez:
hamaika gela, lau banaketa gela, lau komun, plastika gela, tailer eta teknologia gela eta garbiketa gela.