Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zenbateko hori izango da haur eskola horiek gestionatzeko eta ekipamenduz hornitzeko
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, 2010-2011 ikasturtean, 10,4 milioi euro jarriko ditu foru erkidegoko 0 eta 3 urte arteko haurrentzako udal zentroak gestionatzeko eta ekipamenduz hornitzeko.
Diru-laguntza horiek emateko, Foru Gobernuak lankidetza hitzarmenak sinatuko ditu haur eskolak dauzkaten toki erakundeekin. Gaurko bileran, Gobernuak hitzarmen horien testua onartu du.
Legealdi honetan, hau da, 2007tik, Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro inguru inbertitu ditu haur eskolak eraikitzeko, handitzeko eta hobetzeko; hori, ekipamendu gastuak kontuan hartu gabe. Gainera, urtero 10 milioi euro baino gehiago jartzen ditu eskolek behar bezala funtzionatu dezaten.
Gaur egun, Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmenak dauzkaten 90 udal zentro daude Nafarroan, 70 herritan banatuta. Horiez gain, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak beste zortzi zentro gestionatzen ditu zuzenean.
Milagroko Infanta Leonor zentroko 0 eta 3 urte arteko haurrak.
Nafarroako Gobernuak, 2010-2011 ikasturtean, 10,4 milioi euro jarriko ditu foru erkidegoko 0 eta 3 urte arteko haurrentzako udal zentroak gestionatzeko eta ekipamenduz hornitzeko.
Diru-laguntza horiek emateko, Foru Gobernuak lankidetza hitzarmenak sinatuko ditu haur eskolak dauzkaten toki erakundeekin.
Gaurko bileran, Gobernuak hitzarmen horien testua onartu du.Legealdi honetan, hau da, 2007tik, Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro inguru inbertitu ditu haur eskolak eraikitzeko, handitzeko eta hobetzeko; hori, ekipamendu gastuak kontuan hartu gabe.
Gainera, urtero 10 milioi euro baino gehiago jartzen ditu eskolek behar bezala funtzionatu dezaten.Gaur egun, Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmenak dauzkaten 90 udal zentro daude Nafarroan, 70 herritan banatuta.
Horiez gain, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak beste zortzi zentro gestionatzen ditu zuzenean.Ikasturte honetan 6.260 haurrentzako lekua dago: iaz baino %13 gehiagorentzako eta 2000-2001 ikasturtean baino %300 gehiagorentzako (ikasturte hartan 2.100 haurrentzako lekua zegoen).
Gauzak horrela, herri administrazioaren mende dauden zentroetan haurrak matrikulatzea eskatzen duten gurasoen seme-alaben %90 hartzen dute
.