Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Saria Bartzelonako Softonic International enpresako Tomás Diagorentzat izan da, epaimahaiak 17 hautagairen artean hautatu ondoren
Transcripción textual del video
Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak Enpresaburu Gaztearen XII. Sari Nazionala emateko ekitaldiaren buru izan dira gaur arratsaldean. Saria Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioak antolatzen du.
Saria Tomás Diago Estevek jaso du. Bartzelonako Softonic International enpresan egiten du lan. Enpresa horrek softwareak behera kargatzen aritzen da internet bidez. Tomás Diago 17 hautagairen artean hautatu du epaimahaiak.
Los Príncipes de Asturias, autoridades y premiados.
(
irudia handitu
)
Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak Enpresaburu Gaztearen XII. Sari Nazionala emateko ekitaldiaren buru izan dira gaur arratsaldean. Saria Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioak antolatzen du.
Saria Tomás Diago Estevek jaso du. Bartzelonako
Softonic International enpresan egiten du lan. Enpresa horrek softwareak behera kargatzen aritzen da internet bidez. Tomás Diago 17 hautagairen artean hautatu du epaimahaiak.Horrez gain, epaimahaiak lau akzesit eman ditu:
- Gizarte konpromisoari emandako saria, Cristián Rovira Pardorentzat, Bartzelonako
Grupo Sifu enpresakoa. Enpresa horrek motaren bateko desgaitasuna duten langileen enpresei zerbitzuak ematen dizkie.- Berrikuntzari emandako saria: José Víctor Alfaro Santafé, Huescako
Podo Activa S.L . enpresakoa, biomekanikan aritzen dena.-Belaunaldi txandaketari emandako saria: Iñaki Garmendia, Vitoria-Gasteizeko
Ega Master enpresakoa, eskuko erremintak egiten dituena.- Nazioarteko zabalkundeari emandako saria: Óscar Landeta Elorz, Zaragozako
Certest S.L. enpresakoa, bioteknologian aritzen dena.
Printze-printzesak mahai nagusiaren buru izan dira.
(
irudia handitu
)
Saria emateko ekitaldia Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan egin da, eta hurrengo hauek bertaratu dira: Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria; Rosa Aguilar Rivero Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruko ministroa; Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Elma Sáiz Delgado Gobernuaren Nafarroako ordezkaria; Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea; David Alva Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioko lehendakaria; Kilian Muro Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkarteko lehendakaria, zortzi autonomia-erkidegotako elkarteetako lehendakariak (Katalunia, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Madril) eta hamazortzi probintziatako lehendakariak. Era berean, Nafarroako Gobernuko kontseilariak ere bertaratu dira, Javier Caballero Martínez, Álvaro Miranda Simavilla, Maria Kutz Peironcely, Begoña Sanzberro Iturriría, M. Isabel García Malo, Juan Ramón Corpas Mauleón eta José María Roig Aldasoro.
Ongi-etorria emateko hitzaldian, Iruñeko alkateak Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioari eskerrak eman dizkio saria emateko egoitza moduan Iruñea hautatu dutelako eta zorionak eman dizkie antolatzaileei eta sarituei.
Kilian Muro Nafarroako Enpresaburu Gazteen lehendakariak gizarteari eta enpresaburuei optimismoa eskatu die aberastasuna eta lanpostuak sortzeko, eta Davil Alva Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioko leendakariak saria babestu duten erakundeei eskerrak eman dizkie eta hezkuntza, lan eta ekonomiaren arloan eraldaketak egin behar direla esan du, enpresaburu berriak trebatzeko eta enpresaburu horiei ekimenak garatzea errazteko.
Nafarroako lehendakariak hitzaldian nabarmendu duenez, "aurrean dugun aldaketa handi horretan, enpresaburuek eta batez ere enpresaburu gazteek, eginkizun garrantzitsua dute, azken horiek trebakuntza sakonagoa eta berriagoa baitute, haien adinari dagokion oldar pertsonal eta profesional handiarekin eta perspektiben esparru zabal eta berriarekin".
Felipe Borboikoak ekitaldiaren itxiera hitzaldian esan duenez, enpresaburu gazteek Espainiako ekonomiari egindako ekarpena funtsezkoa da, eta hitz hauek esan dizkie: "Orainaldiaren indar berritzailea eta etorkizunaren oinarrizko zutabea zarete. Gure ekoizpen-sektoreari ilusioa, prestakuntza eta hizkuntzak gehitzen dizkiozue, merkatuaren eskakizun berriak ondo ezagutzen dituzue eta berritzeko eta arriskuak onartzeko gaitasuna daukazue".
Felipe Borboikoa berorren gorentasunak hurrengoa gehitu du: "Horregatik da hain garrantzitsua enpresaburuek eta batez ere gazteek Espainiako ekonomiari irudimena, bizkortasuna eta aurreratzeko gaitasuna gehitzen jarraitzea, teknologia berriak eta antolaketa eredu berriak gehitzeko, modu horretan kalitatea eta lehiakortasuna handitzeko eta beste merkatu batzuetan agerpen handiagoa izateko".
Saria emateko ekitaldia amaitu ondoren, Asturias eta Vianako printze-printzesak Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioak gonbidatuei eskainitako afariaren buru izan dira. Menuan orburu-bihotzak itsaskiz beteta, txahal ragouta eta torrada karamelatua dastatu dituzte, Nafarroako ardoek lagunduta.
Felipe Borboikoa printzearen parte-hartzea
irudia handituSanz Lehendakariaren parte-hartzea
irudia handituSaritua, Tomas Diago
irudia handituPrintze-printzesak Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioko eta Enpresaburu Gazteen Elkarteko kideekin, epaimahaiko kideekin eta hautagaiekin.
irudia handitu