(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesek Grupo AN kooperatibari harrera egin diote, taldearen mendeurrena dela eta asteartea, 2010.eko azaroak 30

Felipe eta Letizia printze-printzesek bost autonomia-erkidegotako nekazaritzako elikagaien 137 kooperatiba biltzen dituen talde horretako zuzendariak agurtu dituzte


Printze-printzesak, agintariak eta Grupo AN kooperatibako kideak

Asturiasko printze-printzesak eta agintariak, Grupo AN kooperatibako zuzendariekin. ( irudia handitu )

Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunek gaur arratsaldean harrera egin diete Iruñean Grupo AN taldeko zuzendariei eta zuzendaritza kontseiluko kideei, kooperatibak aurten sorreraren mendeurrena ospatu du eta.

Topaketa Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan izan da. Asturias eta Vianako printze-printzesei, Rosa Aguilar Ingurumen eta Landa Ingurumen ministroak lagunduta, harrera egin diete Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak, Elma Sáiz Delgado Gobernuaren Nafarroako ordezkariak, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak, Francisco Arrarás Echeverría Grupo AN kooperatibako zuzendariak, Álvaro Miranda Simavilla Nafarroako bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Begoña Sanzberro Iturriría Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak.

 

Felipe printzea AN kooperatibaren ohorezko liburuan sinatzen. ( irudia handitu )

Asturias eta Vianako printze-printzesek harrera egin diete

Grupo AN kooperatibako zuzendariei
. Kooperatibako lehendakariak eskerrak emateko hitzaldi laburra eman du. Kooperatiba talde garrantzitsu horren gaur egungo egoerari buruz hitz egin du.   Grupo AN kooperatiba 1910ean sortu zen, Nafarroako nekazaritza kooperatibismoak bultzatuta, eta gaur egun Nafarroa, Aragoi, Gaztela eta Leon, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegoko 137 kooperatiba biltzen ditu, mila langile baino gehiago ditu eta urtean 550 milioi euroko fakturazioa du. Espainiako zereal konpainiarik handiena da, eta ekoizpen bolumena milioi bat tonakoa da; merkatuari 150.000 tona fruta eta barazki fresko eta kontserban eskaintzen dizkio, eta 25 milioi oilasko eta 250.000 txerri prozesatu eta merkaturatzen ditu. 2005 eta 2009 bitartean, taldeak 44,5 milioi euro inbertitu zituen eta 351 enplegu sortu zituen, eta 2010ean hasitako plan berrian 54 milioiko inbertsioak egitea eta 359 enplegu berri sortzea aurreikusi du.

Taldeak ekoizpen-zikloa kontrolatzen du, hazien hautaketa, aplikazio fitosanitarioak, pentsuak eta inkubagailuak, produktua kontsumitzaileen eskura jarri arte. Eta bazkideentzat erregaien eta ordezko piezen erosketak zentralizatzen ditu. Zerbitzu horiei esker, bazkideek elikadura produktu seguruak eta kalitatezkoak eskain ditzakete, jatorri deiturek abalatuta, taldeko kooperatibak jatorri deitura horien erakusgarri nagusia baitira, Francisco Arrarás presidenteak hitzaldian azaldu duenez.

Printze-printzesek kooperatiba taldearen ohorezko liburuan sinatu dute, eta hurrengoa idatzi dute:

"Asko pozten gaitu Iruñeara eta Nafarroara Enpresaburu Gaztea Saria emateko etorri garen honetan Grupo AN Agricultura Natural kooperatibako zuzendaritza kontseiluari eta zuzendaritza taldeari harrera egiteko aukera izatea, aurten kooperatibak lehenengo mendeurrena bete baitu.

"Gu ere, kooperatiba horretako zuzendariak, langileak eta bazkideak bezala, harro gaude kooperatibak ehun urte bete dituelako, eta dinamismoaren, aberastasuna sortzearen eta etorkizun ikuspegiaren errealitate bikainaren erakusgarria da.

Zorionak bihotz-bihotzez eta beste urte asko bete dagizuezala, afektuz eta aitorpenez,

Felipe, Asturias eta Vianako printzea

Letizia, Asturias eta Vianako printzesa"

Dokumentazioa:
Intervención del presidente del Grupo AN, Francisco Arrarás

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa