(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hego Afrikako Munduko Futbol Txapelketako kopa Nafarroako Jauregiko atarian izango dugu ikusgai ostegunean asteartea, 2010.eko azaroak 30

Kopa 9.30etik 12.30era eta 16.00etatik 18.30era jarriko dute herritarrek ikusteko moduan, 2010eko Nafarroaren Eguneko ekitaldien barruan


Munduko Futbol Txapelketako kopa.

Munduko Futbol Txapelketako kopa. ( irudia handitu )

Espainiako futbol selekzioak joan den uztailaren 11n Hego Afrikan irabazitako FIFAren munduko kopa Nafarroako Jauregiko atarian jarriko dute ostegunean, abenduaren 2an, 2010eko Nafarroaren Eguneko ekitaldien esparruan.

Herritarrek 9.30etik 12.30era eta 16.00etatik 18.30era izango dute kopa ikusteko eta harekin argazkia ateratzeko aukera.

Gaur goizean jakinarazi du Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuaren eledunak, Alberto Catalanek, kopa Iruñera ekarriko dutela. Zehazki, munduko futbol txapelketako irabazleei ematen zaien kopa izango dugu ikusgai, originalaren kopia bat, hain zuzen: 18 kilateko bost kilo urre solidorekin egina dago, 36,8 cm-ko garaiera eta 13 cm-ko diametroko oinarria dauzka, eta oinarria malakitazko bi eraztunekin dago apaindua.

Munduko kopa hori 1974tik ematen diete munduko txapelketa irabazten dutenei.

Ordura arte, 1930ean txapelketa jokatzen hasi zirenetik, Jules Rimet saria ematen zuten. Gaur egungo kopa Silvio Gazzanigak diseinatu zuen eta Bertoni Milano etxeak egiten du: Lurra ageri da, eta hari eusten bi gizaki (kopak 6,175 kilo ditu). Oinarrian FIFA World Cup (FIFAren Munduko Kopa) jartzen du eta azpian txapelketa irabazi duten herrialdeen zerrenda dago. Originala FIFAren Lausanako (Suitza) egoitzan daukate gordea eta txapelketako finaletan bakarrik erakusten dute.

Kirol merituaren dominak

Ostegunean, munduko kopa heltzearekin batera, kirol merituaren dominak emango dituzte Nafarroako Jauregiko tronu aretoan.

Ekitaldia 13.00etan hasiko da. Aurten, urrezko domina Marta Mendia Valencia atletari emango diote: Espainiako erabateko irabazle izan da 13 aldiz, 1995etik 2005era, eta nazioarteko kirolari 49 aldiz.

Gaurko bileran, gainera, Nafarroako Gobernuak erabaki du kirol merituaren zilarrezko domina ematea foru erkidegoan gorputz eta kirol jarduerak sustatzen lan egin duten 20 pertsona fisiko edo juridikori

.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa