(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak datozen egunetan Txilera eta Argentinara bisita ofiziala egingo du osteguna, 2010.eko abenduak 2

Zenbait bilera ofizial izango ditu eta bi herrialdeetako nafar etxeak bisitatuko ditu, 2010eko Nafarroaren Eguna dela eta


Sanz Lehendakariaren bisita Argentinara

Miguel Sanz Lehendakaria Hermes Binner Santa Feko gobernadorearekin, 2008an egindako bisitan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak datozen egunetan bisita ofiziala egingo du Txilera eta Argentinara. Herrialde horietan, topaketa ofizialak izango ditu eta enpresaburuekin eta laguntza humanitarioa eta garapenerako lankidetza eskaintzen duten pertsonekin bilduko da eta bi herrialdetako nafar etxeak bisitatuko ditu, 2010eko Nafarroaren Eguna dela eta.

Santiagon, Txileko hiriburuan, abenduaren 5ean, Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldietan egongo da. Ekitaldiak Txineko Nafar Etxeak sustatu ditu. Nafarroako Gobernuak ematen duen Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustín Otondo Dufurrenari emango dio. Saritua genealogista, nafarrek Txilen duten agerpenari buruzko zenbait lanen egilea eta herrialde horretako Nafar Etxearen lehen presidentea da.

Hurrengo egunean, abenduaren 6an, CETSUR (Hegoaldea Garatzeko Hezkuntza eta Teknologia Zentroa) GKEko ordezkariekin bilera egingo du. GKE horrek SETEM Navarrarekin batera emakume maputxeek eta emakume nekazariek tokiko haziak kontserbatzean duten eginkizuna indartzeko programa du abian, Txile hegoaldeko zenbait probintziatan bioaniztasunari eta elikadura-subiranotasunari eusteko oinarri moduan.

Argentinaren hiruburuan, abenduaren 7an, Lehendakariak bilera egingo du berrogei enpresabururekin, entitateetako eta komunikabideetako ordezkariekin. Horrez gain, Buenos Aireseko Nafar Etxea bisitatuko du, eta leku horretan Nafarroaren Eguna ospatzeko gizarte bileraren buru izango da.

Abenduaren 8an, Santa Fe probintzian, Nafarroako eta Argentinako selekzioek Funesgo Reino de Nafarra frontoian jokatuko duten pilota txapelketaren finaletan egongo da. Eta abenduaren 9an Rosarion zenbait topaketa ofizial izango ditu, gizarte zerbitzuen entitateetara bisitak egingo ditu eta Santa Fe Probintziako Espainiar Entitateen Federazioarekin topaketa izango du.

Rosarion dagoen bitartean, Nafarroako Lehendakariak lan-bilera egingo du Hermes Binner probintziako gobernadorearekin eta Miguel Ángel Capiello Osasun ministroarekin, ospitaleko infekzioak prebenitzeko "Marsa 0" programaren bilakaera aztertzeko, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren finantzaketa baitu.

Amaitzeko, Sanz Lehendakariak Rosarioko Nafar Etxeko Sarasate aretoan hitzaldia emango du eta jarraian hiriko nafarrekin batera jango du, Hegoamerikara egindako bisita amaitzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa