Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Foruzaingoak elurrak edo izotzak eragindako hamar intzidentzia konpondu ditu azken orduetan
Gobernuak errepideetan zuhur ibiltzeko esan du, iparraldean elurra egin dezakeelako
Nafarroako Gobernuak esan du zuhur gidatzeko, tarteka elurra egin dezakeelako, batik bat foru erkidegoaren ipar-mendebaldean.
Elurra 300 metrotik gora egingo du.Gaur goizean elurra kentzeko 40 makina jarri dituzte foru erkidegoko errepideetatik izotza eta elurra kentzeko.
Arratsaldean 76 egongo dira, Nafarroako Autopistako (AP-15) eta Santiago Bidearen Autobideko (A-12) emakidadunek jartzen dituztenak barne. Gauean gehiagoko egongo dira, 88, hain zuzen; horiei gehitu behar zaizkie Santiago Bidearen Autobideko hamar eta Nafarroako Autopistako bederatzi. Guztira, beraz, elurra kentzeko ehun makina baino gehiago egongo dira. Hala ere, zaintza lanak sortzen diren premien arabera alda ditzakete.Orain, foru erkidegoko errepide sare nagusian ez dago arazo nabarmenik, eta bigarren mailako errepideetan kateak behar dira, bakarrik, Burgi-Izaba-Frantzia errepidean (NA-137), 49. kilometrotik (kuartel militarretik) aurrera.
Bide horretan, gainera, ibilgailuentzako ordezko pasabide bat jarri dute, Burgi eta Izaba artean burruntziak erortzeko arriskua zegoelako. Goizean kateak behar izan dituzte Aralarko Mikel Deunaren errepidean (NA-7510), baina arratsalderako libre geratu da.Elurra kentzeko makinekin lan handia egin dute bart gauean, Nafarroan elurra egin baitu tarteka, batik bat iparraldean.
Elurra egin du, besteak beste, Nafarroatik iparralderako eta mendebalderako komunikazio bideetan.
Foruzaingoak, asteazken gaueko 22.00etatik orain arte eguraldiak eragindako hamar intzidentzia konpondu ditu.Gauean, elurrak foru erkidegoko errepide sare nagusian eragin ditu arazoak, batik bat Leitzarango Autobian (A-15) eta Iparraldeko Autobian (A-1). Goizean goiz, izotzaren ondorioz zenbait ibilgailu errepidetik atera dira eta emakume batek kubitua eta erradioa hautsi ditu Lergan, eta Elizagorrian beste pertsona batek zauri arinak izan ditu.
Ekaitzak irauten duen bitartean errepideetan gerta daitezkeen intzidentziak konpontzeko, Foruzaingoak 31 patruila izango ditu gaur, goiz, arratsalde eta gaueko txandatan banatuta.