(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Argetinarako bidaia ofiziala hasi du, aire-trafikoan izandako aldi baterako geldialdiaren ostean asteartea, 2010.eko abenduak 7

Joan den asteburuan aire-garraioan izandako gorabeheren eraginez, Txileko Santiagora aurreikusitako bisita bertan behera utzi behar izan du


Sanz Lehendakariak Argentina bisitatu du

Sanz Lehendakaria Sandalio Monreal Rosarioko Nafar Etxeko lehendakariarekin 2008an. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Buenos Airesera iritsi zen atzo gauean, joan den abenduaren 3an aire-kontrolatzaileen gatazkaren eraginez aire-trafikoan izandako geldialdiarengatik Argentinarako bidaia ofiziala atzeratu egin baita.

Sanz Lehendakariak Argentinako hiriburuan gaurko ezarritako programa beteko du, eta 14:00etan (Espainiako 18:00etan) enpresaburuekin, eragile ekonomikoekin eta erakundeetako ordezkariekin bazkaldu du Buenos Aireseko Espainiar Jauregian.

18:00etan (Argentinako ordua) Mauricio Macri ingeniariarekin, Buenos Aires Hiriko Gobernuburuarekin, topaketa ofiziala izango du, eta ondoren Buenos Aireseko Nafar Etxeak eskainitako harrerara joango da, Nafarroaren Eguna ospatzeko.

Joan den asteburuan aire-trafikoan izandako gorabeherengatik, bidaia nahitaez atzeratu behar izan da eta, hori dela eta, Sanz Lehendakariak Txileko Santiagoko bisita bertan behera utzi behar izan du. Santiagon Nafarroaren Eguna modu ospetsuan ospatzea programatuta zegoen Estadio Español de las Condes izenekoan. Ekitaldi horretan Agustín Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxeko fundatzaileari eta lehenengo lehendakariari omenaldia eskaini behar zitzaion, erakunde horren hogeigarren urteurrenean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa