(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esleitu dituzte Erronkarin eta Zaraitzun zentro balioaniztunak egiteko lanak asteartea, 2010.eko abenduak 7

Zentroek 2011ko udan irekiko dituzte ateak


Erronkariko Zentro Balioaniztunaren proiektua. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nasursa Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa kudeatzeaz arduratzen den sozietate publikoaren bidez, joan den azaroan Erronkari eta Zaraitzu ibarretan zentro balioaniztunak eraikitzeko lanen esleipenerako egin zuen prozedura negoziatuaren deialdia ebatzi du. Guztira, bost enpresa eraikitzailek bederatzi proposamen aurkeztu zituzten: Obenasa Grupo Obras Especiales, Empresa Constructora Olloquiegui, Elcarte Construcción, Vidaurre, eta HM Compañía General de Construcción.

NASURSAko zerbitzu teknikoek aurkeztutako bost eskaintzak baloratu ondoren, Obenasa Grupo Obras Especiales enpresari esleitu zaizkio Erronkariko Zentro Balioaniztunaren lanak (Burgiko poligonoan kokatuak), 772.926 euroko aurrekontuarekin. Lanak bost hilabetetan gauzatuko dira. Gogoan izan behar da Juan Peralta eta Andrés Ayersak eratutako ABEE izan zela joan den abuztuan ebazitako ideia lehiaketako irabazlea (39 proposamenen artean). Proiektuan eraikin trinko bakarra planteatu da energia-galerak minimizatzeko, egitura, fatxada eta tabike aurrefabrikatuekin. Bi sarrera daude, bata publikoa izaera adierazgarriarekin, eta bestea pribatua, industria erabilerarekin. Nabeek orientazio bikoitza izango dute aireztapena eta argiztapena errazteko. Era berean, eraikinaren barruan bidea egongo da, eta hortik nabe guztietara ibilgailuen bidez iritsi ahal izango da.


Zaraitzu ibarreko Zentro Balioaniztunaren proiektua. ( irudia handitu )

Zaraitzu ibarreko Zentro Balioaniztunari dagokionez (Izizeko poligonoan kokatua), aurkeztutako lau eskaintzak aztertu ondoren, lanak Elkarte Construcción enpresari esleitu zaizkio, 521.053 euroko aurrekontuarekin. Lanak lau hilabetetan gauzatuko dira. Abuztuan ebatzitako ideien lehiaketan (jasotako 37 proposamenen artean) Julio de la Fuentek eta Natalia Gutiérrezek eratutako ABEEk irabazi zuen, ‘Contexto’ lanarekin. Eraikin trinkoa planteatu da, energia-galerak saihesteko, hiru zerrendaz osatua. Lehenengoan zerbitzu erkideak egongo dira, bigarrenean nabeak-biltegiak, eta hirugarrena komunikazio espazioa izango da, etorkizunean erabilera desberdinak eduki ahal izateko. Materialei dagokienez, fatxadan eta estalkian txapa erabiliko da, eta gainerako ataletan zura eta kareharria.

Orain esleitu diren Erronkariko eta Zaraitzuko zentroek 2011ko udan irekiko dituzte ateak. Hori dela eta, inguruko udalek epea ireki dute zentro horietan ezartzeko interesa duten enpresek eta ekintzaileek eskaerak aurkez ditzaten.

Bestalde, aipatzekoa da, aurreikuspenen arabera, datorren urtarrilean irekiko dela Erro-Aezkoako zentro balioaniztuna eraikitzeko lanak esleitzeko prozedura negoziatuaren deialdia. Zentroa Urrobiko poligonoan kokatuko da.

Zentro balioaniztunak, jarduera dinamizatzaileak Pirinioetako ibarretan

Urte hasieran Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak iragarri zuen moduan, Pirinioak Garatzeko Plan Estrategikoa gauzatzean inplikatutako eragileek, Nafarroako Gobernuko departamentuak barne hartuta, lanean jarraitzen dute planera bildutako ekintza eta proiektu guztiak gauzatzeko, inguruaren egoera sozioekonomikoa dinamizatzeko eta biztanleen bizi kalitatea hobetzeko. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da jarduera zentro balioaniztunen bidez inguruko jarduera ekonomikoa dinamizatu nahi dela.

Zentro balioaniztunak eraikitzea toki entitateen hasierako eskaeretako bat da, eta 2006ko abenduan onetsitako Pirinioetako Planaren barruan proiektu enblematiko moduan sartu zen. Zentro horiek sortu dira enpresa ekimen berriak ezartzeko espaziorik ez dagoelako eta modu sakabanatuan eskaintzen diren edo Pirinioetako ibarretan oraindik ez dauden zerbitzuak bateratzeko.

Lokaletan bulego profesionalak, biltegiak eta nabeak egongo dira, baita erabilera erkideko inguruak ere, bilera gela edo prestakuntza gela moduan erabil daitezkeenak, beharrizanen arabera. Zentro balioaniztunean ezarri nahi duten ekintzaileei edo enpresei zerbitzu erkideak izateko aukera eskainiko zaie (garbiketa eta telekomunikazioak, besteak beste), mantentze kostuak aurreztu ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa