(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak 2010eko Nafarroaren Eguna ospatzeko Foru Komunitate osora eta herritar guztiengana iritsi diren ekitaldien arrakasta nabarmendu du asteartea, 2010.eko abenduak 7

Gazte Jaialdia eta abenduaren 3an Baluarten izandako kontzertua nabarmendu ditu


Fito & Fitipaldis, 2010eko Nafarroaren Eguna ospatzeko Gazte Jaialdian.

Fito & Fitipaldis, 2010eko Nafarroaren Eguna ospatzeko Gazte Jaialdian. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilariak, Gobernuaren eledunak eta Hezkuntza kontseilariak 2010eko Nafarroaren Eguna ospatzeko programatutako ekitaldi guztien arrakasta nabarmendu du gaur. Ekitaldiak Foru Komunitate osora eta herritar guztiengana iritsi dira. Aurten 50.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Foru Gobernuak San Frantzisko Xabier jaieguna ospatzeko antolatutako ekitaldietan.

Catalánek jarduera guztietan jende askok parte hartu duela nabarmendu du, batez ere abenduaren 3an Baluarten egindako

Nafarroaren Eguneko kontzertuan eta aurreko egunean Anaitasuna pabilioian egindako Gazte Jaialdian . Ekitaldi horietarako sarrerak egun batzuk lehenago agortu ziren.

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak antolatutako programa azaroaren 22an, astelehena, hasi zen, eta abenduaren 9an, osteguna, amaituko da. Ostegun honetan, Nafarroako produktu gastronomikoei buruzko erakusketak amaituko dira Zangozan, Tafallan eta Logroñon.

Ekitaldi jendetsuenen artean, abenduaren 3an Foru Komunitateko udalerri askotan programatutako abesbatzen eta banden 70 kontzertuak nabarmendu behar dira. Kontzertu horietan 2.800 musikarik parte hartu zuten eta 18.700 pertsona bertaratu ziren. Elurra gorabehera, eguerditik aurrera aurreikusitako musika ekitaldi gehienak egin ziren.

Horrez gain, Tuteran antolatutako

DINA haurrentzako jolas parkean 13.500 haurrek eta horien gurasoek parte hartu dute, eta abenduaren 2ko Gazte Jaialdian 4.000 pertsonak Fito & Fitipalidis, M-Clan, Telefunkens eta DJ Rudy Goroskieta entzun zituzten. Haur Jaialdian , "Alizia miragarrien herrialdean" antzezlanarekin, 3.585 ikusle bildu dira Iruñean, Lizarran eta Tuteran.  
2010eko Nafarroako Urrezko Domina Orfeoi Iruindarrari emateko ekitaldia.

2010eko Nafarroako Urrezko Domina Orfeoi Iruindarrari emateko ekitaldia. ( irudia handitu )

Nafarroaren Eguna ospatzeko agendako egun nagusian, abenduaren 3an, ostiralean, hainbat kultura-hitzordu egon ziren. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Orfeoi Iruindarrak Sabina Puértolas sopranoarekin, José Luis Sola tenorrarekin eta Iñaki Fresán baritonoarekin Baluarten eskainitako zarzuela programak 1.540 ikusle bildu zituen. Horrez gain, Gayarre Antzokian programatutako Nazioen Jaialdian 875 pertsonak parte hartu zuten, protagonistak eta ikusleak barne hartuta. Goizeko lehen orduetan izandako elurtearen eraginez, Altsasun aurreikusitako Erregio Etxeen desfileak eta ekitaldiak ezin izan ziren egin.

Abenduaren 3an zein aurreko egunetan Foru Jauregian egindako ekitaldi instituzionaletan –besteak beste,

2010eko Urrezko Domina Orfeoi Iruindarrari ematea, Hezkuntzako sariak , kirol marituari emandako dominak eta Nafarroari omenaldia gizarte boluntariotzari–, 1.000 pertsona baino gehiago bildu ziren. Abenduaren 2an, Nafarroako Jauregiko atarian, Espainiako futbol selekzioak joan den uztailean Hegoafrikan irabazitako Munduko Futbol Kopa ikusi ahal izan zen.

Ekitaldiak Madrilen eta Bruselan

Madrilen, berrogeita hamar bat pertsonak

Frantzisko Xabierkoa II. Saria Pedro Ábrego Velasco Lerineko sukaldariari emateko ekitaldian parte hartu zuten abenduaren 1ean, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria buru zela. Nafarroaren Eguna Bruselan ere ospatu zen. Foru Gobernuak Belgikan duen ordezkaritzak ohiko harrera egin zien nafarrei eta Europako agintariei. Ekitaldian 150 pertsona inguru egon ziren.

Bestalde, 1.930 pertsonak parte hartu dute urtero bezala Nafarroako Jauregia ezagutzeko antolatu diren 56

bisita gidatuetan . Ibilaldiak "Nafarroako Jauregiak ateak irekitzen ditu" programaren barruan sartzen dira, eta azaroaren 22tik abenduaren 2ra egin dira.

Beste 1.100 pertsona azaroaren 27an eta 28an

Nafarroako Foru Komunitatea Saria Tuterako Hiria IV. Jota Txapelketara hurreratu ziren. Aurten 106 parte-hartzaile izan ditu, inoiz baino gehiago (iazko edizioan 63 izan ziren), helduen kategorian jotari ez-profesionalek ere parte hartu ahal izan dutelako.

Azaroaren 30an, ehun bat haurrek

Mendigorrian kokatutako haurrentzako trafiko parkean parte hartu zuten, eta herritar asko udalerri horretan egun berean Foruzaingoak antolatutako ateak irekitzeko egunera hurreratu ziren. Gainera, 1.500 pertsonak baino gehiagok ikusi dituzte ostegun honetan amaituko diren "Navarra, la cultura del vino" eta "Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketak Zangozan, Tafallan eta Logroñon.  

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa