(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da turistek gogobetetze mailarik handia izaten duten autonomia-erkidegoa, Exceltur-en azterlan baten arabera asteartea, 2010.eko abenduak 7

Azterlanean autonomia-erkidegoen turismo-lehiakortasuna aztertu da


Nafarroa da turistek gogobetetze mailarik handiena izaten duten Espainiako autonomia-erkidegoa. Hala dio Exceltur Espainiako hogei bat enpresa-talde turistiko aipagarrienak biltzen dituen elkarteak egindako "Monitur 2009" azterlanak.

Azterlana Deloitterekin lankidetzan egin da, eta autonomia-erkidegoen turismo-lehiakortasun erlatiboa aztertzen du, joan den urteko abenduan. Horretarako, horietako bakoitzaren egoera zazpi alderdiri dagokienez aztertu da: marketin estrategikoaren ikuspegia eta merkataritza-babesa, irisgarritasuna eta konektagarritasuna komunikabideen bidez, turismo espazioaren antolamendua eta baldintza lehiakorrak, turismo produktuen dibertsifikazioa eta kategorizazioa, talentua erakartzea, giza baliabideen prestakuntza eta efizientzia, turismoa lehentasun politiko moduan eta hori gobernatzea, eta gauzatzea: emaitza ekonomiko eta sozialak.

Nafarroak bitarteko kokapena du aipatu atalen batura orokorrean (bederatzigarren lekua 17ren artean). Hala ere, aipatzekoak dira alderdi jakin batzuetan dituen emaitza onak. Esaterako, esan dugun moduan, lehenengo lekuan dago nazioko zein nazioarteko turistek adierazitako gogobetetzeari dagokionez. Turistek bidaiari buruz egindako batez besteko balorazioa 10 puntutik 9,6 puntukoa da. Atzetik Errioxa dator, 9,3 punturekin, eta Gaztela-Mantxa, 8,9 punturekin.

Eraginkortasuna bitarteko gutxirekin

Era berean, Foru Komunitateak lehenengo lekua du eskualdeko eta tokiko azpisektore turistiko batzuetako enpresaburuen ustez administrazio autonomikoak marketin eta sustapen instituzionalaren inguruan gauzatzen duten estrategiari dagokionez. Kasu honetan, sektorearen iritziaren arabera, Nafarroak du marketin eta sustapen estrategiarik eraginkorrena. Atzetik ditu Gaztela-Mantxa eta Kantabria.

Horren aurrez aurre, gure autonomia-erkidegoa, 2009an 5,4 milioi euro inbertituta, azkenaurrekoa da marketinerako eta sustapenerako zuzkidura ekonomikoei dagokienez. Nafarroaren atzetik Extremadura baino ez dago, azken horrek 3,5 milioi euro inbertitu baitzituen. Aitzitik, Andaluzia (90,4 milioi euro), Kanariak eta Balearrak dira atal honetan diru gehien inbertitzen duten autonomia-erkidegoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa