(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroaren laguntza jasotzen duen osasun zentroa bisitatu du Rosarion (Argentina) osteguna, 2010.eko abenduak 9

Lehendakariak pilota partida ikusi zuen Reyno de Navarra frontoian, Hego Amerikan homologatuta dagoen frontoi bakarrean


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak, Argentinarako bidaia ofizialaren bigarren egunean, lehen mailako osasun zentro bat bisitatu du Funesen, Rosariotik hurbil. Zentro horrek aurten Nafarroako Gobernutik 2.000 euro jaso ditu ekipamendurako, Rosarioko Nafar Etxeak kudeatzen duen laguntza humanitarioko programaren bidez.

Funesen Aúpa Navarra finka dago, eta bertan Rosarioko Nafar Etxearen aisia eta kirol instalazioak kokatzen dira. Zentro horretan Reyno de Navarra frontoia dago. 2005ean eraiki zuten, Foru Komunitateko funtsekin. Gaur egun, Hego Amerikan lehiaketa ofizialetarako homologatuta dagoen frontoi bakarra da. Sanz Lehendakariak San Francisco Javier txapelketako finala ikusi zuen larru-paleta modalitatean, Nafarroako pilotari bikote baten eta Argentinako pilotari bikote baten artean. Azken horiek irabazi zuten. Sanz Lehendakariak trofeoak eman zituen eta gero Rosarioko Nafar Etxeko dantza taldeak interpretatutako folklore emanaldira joan zen.

Sanz Lehendakaria Funeseko osasun zentroan.

Sanz Lehendakariak Funeseko lehen mailako osasun zentroa bisitatu du (Argentina). ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak, Argentinarako bidaia ofizialaren bigarren egunean, lehen mailako osasun zentro bat bisitatu du Funesen, Rosariotik hurbil. Zentro horrek aurten Nafarroako Gobernutik 2.000 euro jaso ditu ekipamendurako, Rosarioko Nafar Etxeak kudeatzen duen laguntza humanitarioko programaren bidez.

Funes Rosarioren ondoan dago eta 1993tik azken herri horretako Nafar Etxearen kirol eta aisia instalazioak kokatzen dira. Kirol instalazio horietan, Aúpa Navarra finka izenekoetan, Reyno de Navarra frontoia dago, Hego Amerikan txapelketa ofizialetarako homologatuta dagoen bakarra. Frontoia Foru Komunitateko funtsekin eraiki zuten eta 2005ean inauguratu zuten. 2008an, frontoia 25 urtetik beherakoen Munduko Pilota Txapelketen egoitza izan zen. Atzo, Sanz Lehendakariak pilota partida ikusi zuen bertan.

Funeseko osasun zentroak 2010ean 2.000 euroko laguntza jaso du hornikuntzetarako eta ekipamendurako, Hego Amerikako nafar zentroek kudeatutako laguntza humanitarioen deialdiaren bidez. Deialdi horren barruan, Rosarioko Nafar Etxeak aurten 12.000 euro kudeatu ditu, lau programa desberdinetarako: laguntza pertsonalizatuak nafar emigranteei edo horien ondorengoei (4.526 euro), Rosarioko Umezurtzen Etxea (2.500 euro), J. Vilela Haur Ospitalea (2.973) eta Funeseko Lehen Mailako Osasun Zentroa (2.000 euro).

Rosarioko Nafar Etxea 1913an sortu zen, Paraná ibaiaren bokalean kokatutako herri horretako nafar emigranteen ekimenez. Gaur egun, eginkizun garrantzitsua du kultura eta gizarte zentro moduan immigrante horien eta haien familiakoen artean, eta jarduera programen bidez, Argentinako herritar horien oroimenari eutsi eta horiek sorterriarekin duten lotura mantentzen du.
Sanz Lehendakaria Espainiako selekzioko nafar pilotariekin.

Sanz Lehendakaria nafar pelotariekin Funeseko Reyno de Navarra frontoian. ( irudia handitu )

Sanz Lehendakaria larru-paleta modalitateko partidara joan zen atzo Reyno de Navarra frontoian. San Francisco Javier txapelketaren finala izan zen, Nafarroako bikote baten (Xabier Menéndez Iturri eta Miguel Fernández Lascoiti) eta Argentinako beste bikote baten (Luciano Cogliarelli eta Mario Bascualdo) artean, eta azken horiek irabazi zuten. Sanz Lehendakariak trofeoak eman eta parte-hartzaileak agurtu zituen.

Txapelketa honetan eta Venado Tuerto herrian egindako beste batean parte hartu duen Nafarroako Federazioko ordezkaritza 8 pilotarik osatu dute: Ibai Barón Aisa, Daniel Berrogui Arrondo, Óscar Labella Moreno, Íñigo Ansó Navarro, Judith Etxarri Elizalde, Haizea Zamora Garaikoetxea, eta aipatutako biak, Miguel Fernández Lascoiti eta Xabier Menéndez Iturri.

Partidaren ostean, Nafarroako folklore erakusketa egin zen Rosarioko Nafar Etxeko dantza taldearen aldetik, eta eguna amaitzeko, senidetasun afaria egin zen. Afarian Argentinako haragi erreak dastatu ahal izan ziren.

Sanz Lehendakariaren bisitak Rosarion jarraituko du gaur. Programaren barruan, Club España izenekora bisita egingo du eta Santa Fe Probintziako Espainiar Toki Entitateen Federazioak harrera egingo dio. Horrez gain, Hermes Binner probintziako gobernadorearekin eta Miguel Ángel Capiello Osasun ministroarekin elkarrizketa izango du. Amaitzeko, Lehendakariak hitzaldia emango du Rosarioko Nafar Etxearen egoitzan.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa