(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketa Erriberako ekoizpen arloari egokitzeko azterlan bat sustatu du osteguna, 2010.eko abenduak 9

Catalan kontseilaria Erriberako Enpresaburuen Elkarteko, Merkataritza Ganberako eta Lanbide Heziketako zentroetako ordezkariekin bildu da gaur


Lanbide Heziketako tailerra.

Lanbide Heziketako tailerra.

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Erriberako Enpresaburuen Elkarteko (EEE), Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako, Tutera inguruko Lanbide Heziketako zentroetako eta Tuterako Udaleko ordezkariekin bildu da gaur, Tuteran, azterlan bat egite aldera Erriberan Lanbide Heziketaren egoera ikertzeko, batetik, eta ikasketak enpresek eskatzen dituzten kualifikazio profesionaletara egokitzeko jarduerak proposatzeko, bestetik.



Bilera Tuterako udaletxean egin dute eta bildu dira Tuterako alkatea, Luis Casado; Tuterako Hezkuntza zinegotzia, Merche Perez Lizar; EEEko presidentea eta gerentea, Ildefonso Ibero eta Natalia Muñoz, hurrenez hurren; Nafarroako Ganberak Erriberan duen ordezkaria, Javier Bordonaba; Ganberako kide bat, Fernando San Miguel; Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoko zuzendaria eta ordezkari bat, Juan Carlos Ciria eta Carmen Rodrigo, hurrenez hurren; eta Corellako Arte Eskolako zuzendaria, Ana Corcin. Hezkuntza Departamentuaren izenean, kontseilariaz gain parte hartu dute Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusi Pedro Gonzalezek eta Nafarroako Kualifikazioen Institutuko Javier Baigorrik.

Bilera hori egin dute Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duen lanbide heziketaren eta Nafarroako hainbat eremutako enpresen kualifikazio eskaeren arteko lotura hobeto ezagutzeko. Jakintza hori, gero, merindade eta barrutietako zentroetan Lanbide Heziketa alorrean hainbat jarduera egiteko gidari izango da. Orain arte esku hartu dute Azkoienen eta haren eragin eremuan, Altsasun eta Lizarraldean.

Catalan kontseilariak eskerrak eman dizkio EEEri, Nafarroako Ganberari, Tuterako Udalari eta Lanbide Heziketako zentroei, eremuan Lanbide Heziketa sustatzeko egin dituzten ekarpenengatik eta orain arte egin diren proiektu garrantzitsuetan egin duten lanagatik. Kontseilariak honako hau esan du: "Lanbide Heziketa enpresen kualifikazio eskarietara egokitu nahi dugu, garai zail hauetan enpresa aukera berriak sortzen direlako eta aukera horiei gure bitarteko onenekin erantzun behar diegulako: lanbide aldetik egoki prestatutako jendearekin, alegia".

Horregatik, Erriberako ekonomia garatzea sustatzen duten erakundeei elkarlanean aritzea eskatu die, zorrotz jakiteko zer sartu behar den profesional berrien prestakuntzan, kontuan hartuta tituluak kualifikazio sistema nazionalari egokitzeko prozesua hasita dagoela eta titulu hobe eta egokiagoak diseinatzeko errealitatea ondo baino hobeto ezagutu beharra dagoela.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa