(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasungarriagoa da koipea dieta eta kirola eginez galtzea, jan-edana bakarrik zainduta baino osteguna, 2010.eko abenduak 9

Nafarroako Kirolaren Institutuak egindako azterlan baten ondorioa da hori; azterlana nazioarteko International Journal of Obesity aldizkarian argitaratu dute


Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren (KAIMZ) bitartez egin duen azterlan batean frogatu dute sabelaldeko koipea desberdin galtzen dela dieta bakarrik egiten denean eta dietaz gain indarra trebatzeko programa bat betetzen denean.

Azterlan hori International Journal of Obesity aldizkari ospetsuan argitaratu dute.

Izan ere, frogatu dute sabelaldeko koipea desberdin galtzen dela eguneko 500 kilokaloriako dieta egiten denean eta dieta horri indarra trebatzeko programa bat gehitzen zaionean.

Indarra trebatuz gero, sabelaren goialdeko koipea galtzen da, eta, dieta hipokalorikoa bakarrik eginez gero, sabelaren behealdekoa.

Gauzak horrela, azterlanean azpimarratu dute ariketa fisikoa eta dieta hipokalorikoa batera eginez sabelean galtzen den koipeak lotura gehiago dauka arrisku kardiobaskularreko faktoreekin, dieta bakarrik eginez galtzen den koipeak baino.

Emaitza horiek oso garrantzitsuak izan daitezke arrisku kardiobaskularreko faktoreak eta mugimendu gutxiko bizimoduari lotutako gaixotasunak (obesitatea eta 2 motako diabetesa, adibidez) tratatzeko.

Esan bezala, beraz, dietari gehitzen badizkiogu ariketa fisikoak edo indarra trebatzeko ariketak, sabelean koipe asko galtzen da.

Era horretan, gainera, intsulinaren maila basalak hobetzen ditu, baita intsulinarekiko sentsibilitatea eta erabateko kolesterola ere. Funtsean, arrisku kardiobaskularra gutxitu egiten da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa