Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz Lehendakariak jakin du Foru Gobernuaren laguntzak jasotzen dituzten osasun proiektuak nola dauden, eta, gainera, probintziako Osasun ministroarekin eta hiriko intendentearekin hitz egin du
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesma Santa Fe probintziako Elkarte Espainiarren Federazioarekin bildu zen atzo Elkarte Espainiarrean. Federazioko presidente Antonio Tosca Duquek nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak foru erkidegoaren eta Argentinaren arteko loturari eusteko interesa agertzen duela beti. Ekitaldi horretan, Lehendakaria Rosarioko bisitari goren izendatu zuten, hiriarekin lankidetzan aritzeagatik.
Argentinako bidaia ofizialeko azken egunean, Sanz Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren laguntzak jasotzen dituzten osasun arloko bi lankidetza proiekturen berri jaso zuen. Bata da Marsa Cero proiektua, ospitaleratutako gaixoek hartzen dituzten infekzio nosokomialen tasa murrizteko proiektua, hain zuzen.
Sanz Lehendakaria eta Rosarioko alkatea, Miguel Lifchitz.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesma Santa Fe probintziako Elkarte Espainiarren Federazioarekin bildu zen atzo Elkarte Espainiarrean. Federazioko presidente Antonio Tosca Duquek nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak foru erkidegoaren eta Argentinaren arteko loturari eusteko interesa agertzen duela beti.
Ekitaldi horretan, Lehendakaria Rosarioko bisitari goren izendatu zuten, hiriarekin lankidetzan aritzeagatik.Argentinako bidaia ofizialeko azken egunean, Sanz Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren laguntzak jasotzen dituzten osasun arloko bi lankidetza proiekturen berri jaso zuen.
Bata da Marsa Cero proiektua, ospitaleratutako gaixoek hartzen dituzten infekzio nosokomialen tasa murrizteko proiektua, hain zuzen.Alde horretatik, Sanz Lehendakaria Santa Fe probintziako Osasun ministroarekin, Miguel Angel Capiellorekin bildu zen Gobernariaren Jauregian, Rosarion, eta proiektuaren lehenbiziko emaitzen berri jaso zuen; proiektu hori Nafarroako Ospitale Guneko osasun langileekin laguntzarekin ari dira aurrera eramaten.
Proiektuko zuzendarikide den Joaquin Bermejo sendagileak emandako datuen arabera, aztertutako ospitaleen %60an infekzio tasak eta antibiotikoen kontsumoak behera egin du; era horretan, ospitaleko gastuek 300.000 peso egin dute behera.
Sanz Lehendakariak Rosarioko Zentro Nafarrean eman duen hitzaldiko entzuleak.
(
irudia handitu
)
Beste proiektua da Victor J. Vilela Haurren Ospitalerako laguntza proiektua da: 2010ean 2.973 euro jaso ditu, Rosarioko Zentro Nafarrak gestionatzen duen giza laguntzako programa medio.
Sanz Lehendakaria zentrora joan zen eta hango zuzendariordeak, Alicia Jimenezek, nola funtzionatzen duen azaldu zion.Halaber, Sanz Lehendakaria Rosarioko intendente (alkate) Miguel Lifchitzekin bildu zen, haren bulego ofizialean; bileran hitz egin zuten oraingo politika eta ekonomia gaiez eta Nafarroako Gobernuak Santa Feko probintzian osasun arloan eskaintzen duen laguntzaz.
Azkenik, Sanz Lehendakariak hitzaldi bat eman zuen Rosarioko Zentro Nafarrean, "Nafarroa, lur historikoa eta herri unibertsala" lemapean. Hitzaldian, Nafarroako historiaz hitz egin zuen, foru erkidegoko garapen ekonomikoaren ardatzak deskribatu zituen, eta Hego Amerikako zentro eta etxe nafarrek garrantzi handia dutela esan zuen, laguntzen dutelako biztanleen arbasoen lurrarekiko loturari eusten eta esperientzia eta ikuspegi desberdinak dituzten gizarteen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzen.
Sanz Lehendakariak gaur goizean hartu du Iruñera bueltatzeko hegazkina, Buenos Airesko Ezeiza aireportuan
.Sanz Lehendakaria eta Victor J. Vilela ospitaleko zuzendariordea, Alicia Jimenez.
irudia handituSanz Lehendakaria Rosarioko udal gobernuarekin bildu da.
irudia handituSanz Lehendakaria Santa Fe probintziako Osasun ministroarekin, Miguel Angel Capiellorekin, bildu da.
irudia handituSanz Lehendakaria Rosarioko Elkarte Espainiarren Federazioko kideekin
irudia handituSanz Lehendakaria Rosarioko Zentro Nafarreko Manuel Turrillas fanfarrearekin.
irudia handituSanz Lehendakaria Rosarioko Zentro Nafarrean eman duen hitzaldian, zentroko presidente Fernando Latasarekin.
irudia handitu