(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 48,3 milioi euroko gastua onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen arlorako astelehena, 2010.eko abenduak 13

Irakasle eta ikertzaileentzako gastua 28,3 milioi eurokoa izango da eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzako gastua 13,9 milioi eurokoa


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak 48 milioi inguruko gastua onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuetarako; baita langile horien gizarte segurantza, prestakuntza eta aseguru gastuetarako ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2011n sortzea edo aldatzea aurreikusitako lanpostuei dagokienez, daude, batetik, katedradun lanpostu bat Tuterako campusean; eta bestetik, langileak aldatzeko, finkatzeko edo sustatzeko 44 lanpostu (beste maila akademiko edo unibertsitate batera pasa nahi duten irakasleentzako). Lanpostu horiek guztiak Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Departamentuak onartuta daude.


 

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak 48.312.045 euroko gastua onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuetarako, 2011ko ekitaldirako.

Zehazki, 28.393.749 euro izango dira irakasle eta ikertzaileentzat, 13.949.270 euro administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat, eta 5.750.025 euro gizarte segurantzarako; horri gehitu behar zaizkio prestakuntzarako 109.000 euroko partida bat eta aseguruetarako 110.000 euroko beste bat.

Gainera, Nafarroako Gobernuaren akordioaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak barne langileak kontratatzeko prozeduretan bermatuko du kargua hartzerakoan plaza guztiak amortizatzea, Irakasleen Errektoreordetzaren 2010eko azaroaren 30eko txostenean proposatu bezala.

NUPak 2011n sortzea edo aldatzea aurreikusitako lanpostuei dagokienez, daude, batetik, katedradun lanpostu bat Tuterako campusean; eta bestetik, langileak aldatzeko, finkatzeko edo sustatzeko 44 lanpostu, irakaskuntza ibilbidearen garapenari lotuak. Azken horietatik 9 dira katedradun izatea aurreikusi duten irakasle titularrenak, 10 titular bihurtuko diren kontratudun irakasle doktoreenak, eta beste 10 kontratudun bihurtuko diren doktore laguntzaileenak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen arabera, Unibertsitateak aurrekontuarekin eta egikaritze arauekin batera langileen kostuari buruzko aldeko txostena aurkeztu behar du; txosten hori Nafarroako Gobernuan unibertsitate alorrean eskumena duen departamentuak egin behar du.

Horrez gain, abenduaren 21eko Unibertsitateen Lege Organikoak (6/2001) dio irakasleen, ikertzaileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kostuak autonomia erkidegoko gobernuak baimendu behar dituela

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa