(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2011rako 11.000 egutegi argitaratu ditu, Patxi Urizen Nafarroako ardo eta barazkiei buruzko argazkiekin astelehena, 2010.eko abenduak 13

Egutegiak Iruñeko eta Tuterako herritarrentzako arreta bulegoetan emango dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2011rako egutegia argitaratu du, Garesko Patxi Uriz argazkilariak Nafarroako ardo eta barazkien gainean egindako argazkiekin. Argazki horiek bere garaian bi liburu hauetan jarri zituzten: Ion Steigmeierren "Navarra. La cultura del vino" eta Angelita Alfaroren "Sabores y emociones. Las verduras de Navarra". Egutegia Nafarroako Gobernuaren bulegoetan jarriko dugu eta herritarren eskura ere egongo da, herritarrei arreta emateko Iruñeko eta Tuterako bulegoetan, ale guztiak agortu arte.

Nafarroako Gobernuaren 2011rako egutegia.

Nafarroako Gobernuaren 2011rako egutegia.

Nafarroako Gobernuak 2011rako egutegiak argitaratu ditu Nafarroako hainbat produktu gastronomikoren gainean Patxi Urizek egindako argazkiekin, eta herritarrei arreta emateko Iruñeko eta Tuterako bulego berrietan banatuko dituzte.

Gobernuak 11.000 egutegi egin ditu: 10.000 gaztelaniaz eta 1.000 euskaraz. Egutegiak foru administrazioko departamentuei emango dizkiete eta herritarren esku ere jarriko dituzte, Infonavarra 012 bulegoetan: Iruñeko Orreaga kaleko 11n eta Tuterako Foruen plazan.

Egutegiak egin dituzte Foru Gobernuak azken urteetan argitaratutako bi liburutan oinarrituta. Liburu horiek kalitate formal handikoak eta testu oso txukunekoak dira, eta jendeak oso ondo hartu ditu; liburuak dira

Ion Stegmeierren "Navarra. La cultura del vino" (2009), Europako ardoei buruzko munduko libururik onena, eta "Sabores y emociones. Verduras de Navarra", Angelita Alfaro sukaldariak asmatutako zenbait errezeta biltzen dituena.

Irudiak Garesko Patxi Uriz argazkilari ospetsuarenak dira. Urizek bidaia, kultur eta gastronomia arloko argazkiak egiten ditu eta nazioarteko bi sari jaso ditu: "Navarra a la carta" libururako egin zuen lanagatik bidaia gastronomikoen gaineko munduko hirugarren liburu onenaren Gourmand Cookbook Awards saria jaso zuen; eta Kanbodiako landa ezkontza batean egindako argazkiagatik Espainiako National Geographic saria.

Foru Gobernuak ateratako egutegian, hilabete bakoitzak bere argazkia dauka eta argazki horietatik hamar aipatu liburuetakoak dira.

Argazkiak dira, hain zuzen, ardoak hilabete horretan daukan zikloari buruzkoak edo garaiko produktuen edo produktu horiekin egindako jakien gainekoak. Gainera, jakien argazkiei dagozkien Angelita Alfaroren errezetak jarri dituzte, sukaldariaren lana hedatzeko eta herritarrek jaki horiek etxean egin ditzaten animatzeko.

Egunkariaren diseinua, gainera, egokia da Nafarroako Gobernuaren bulegoetan eta herritarren etxeetan kontsulta eta erreferentzia egutegi gisa erabiltzeko.

Azkenik, egutegian jarri dituzte Nafarroako 2011ko jaiegun ofizialak eta ilargiaren zikloak
Dokumentazioa:
Calendario 2011

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa