(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak gaixo mentalentzako Nafarroako lehenengo egoitza inauguratu du Sarrigurenen (Eguesibar) astelehena, 2010.eko abenduak 13

‘Félix Garrido’ izena du eta egoitza zerbitzua du 26 pertsonarentzat eta eguneko artapen zerbitzua 60 pertsonarentzat


Plaka erakusten

Sanz Lehendakariak plaka erakutsi du, Félix Garrido, García Malo kontseilaria eta Josetxo Andía aurrean daudela ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak gaur goizean Sarrigurenen (Eguesibar) ‘Félix Garrido’ Egoitza eta Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroa inauguratu du, buru-nahaste larria duten pertsonei bideratuta dagoena. Egoitza hau Foru Komunitatean abian jartzen den mota honetako lehenengoa da eta 26 gaixo har ditzake. Gaixo horiek ostatuaren, mantenuaren eta euskarriaren oinarrizko beharrizanak artatuta izango dituzte.

Zentro honek pertsona horien autonomia pertsonala eta soziala hobetu nahi du apurka-apurka gizarteratu daitezen. Modu horretan, erkidegoan normalizazioaren eta bizi-kalitatearen baldintza albait onenetan mantendu nahi dira.

Zentroa eraikitzea 2012 Planaren barruan eta buru nahaste larria duten pertsonak eta familiakoak artatzeko programaren barruan sartzen da. Hain zuzen ere, programa 2004an onetsi zuen Nafarroako Gobernuak, eta xede nagusia mota honetako arazoak dituzten pertsonentzako artapen zerbitzuen oinarrizko sarea sortzea da, batez ere esparru sozialetik. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Josetxo Andía García de Olalla Eguesibarreko alkateak parte hartu dute, baita Félix Garridok ere, egoitzari osasun mentalaren esparruan egindako lanarengatik izena ematen dionak. Azken hori sei urtez Anasaps-eko (Osasun Mentalerako Nafarroako Elkartea) lehendakaria izan zen. Sanz Lehendakariak Garridori esparru horretan izandako ibilbidea eskertu dio, bere sentikortasunari esker herri solidarioek izan behar duten gizarte kontzientzia bultzatu baitzuen". Ildo horretatik, Lehendakariaren esanetan, "gizarte-sentikortasuna egitateen bidez neurtzen da, eta ez aldarrikapenen bidez".


Egoitzaren kanpoko irudia

Félix Garrido egoitza ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak zentro honetan 4.485.506 euroko inbertsioa egin du, proiektua garatzeko, zentroa eraikitzeko eta ekipamendurako. Aurreikuspenen arabera egoitzak printzipioz 26 pertsona hartuko dituen arren, banakako logeletan, plaza kopurua bikoiztu egin daiteke, logeletan bi erabiltzaile hartzeko behar den besteko espazioa baitago. Gainera, ‘Félix Garrido’ zentroak errehabilitazio psikosozialerako zentroa izango du (EPSZ), eguneko artapen zerbitzua, 60 pertsona artatu ahal dituena. Zerbitzu horretan laguntza programak eta jarduerak eskainiko dira, egon dauden gainerako errehabilitazio zentroetan eskaintzen direnen antzekoak, hainbat arlotan, besteak beste, osasunerako hezkuntza, erkidegoan integratzea, autozainketak eta eguneroko bizimoduko jarduerak, psikomotrizitatea, psikohezkuntza, autokontrola eta estresari aurre egitea.

‘Félix Garrido’ Egoitza eta Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroa Sarrigureneko 15. poligonoko 186. lursailean kokatuta dago. Lursail hori doan laga zion Eguesibarreko Udalak Nafarroako Gobernuari. Prioektua Jaime Gaztelu Quijano eta Ana Fernández de Mendía arkitektoek egin dute eta lana Jaime Gazteluk eta bere taldeak gauzatu du. Era berean, zentroa Obras Especiales de Navarra (Obenasa) enpresak eraiki du.

Eraikinaren ezaugarriak

Eraikinean behe solairua, beste bi solairu eta erdisotoa daude. Zerbitzu bakoitzerako sarbideak, hau da, egoitzarako sarbidea eta errehabilitazio psikosozialerako sarbidea, independenteak dira, behe solairuan daude, baina biek zerbitzu orokorrak elkarbanatzen dituzte.

EPSZ programa garatzeko instalazioak behe solairuan daude. Bertan bulego teknikoak, gelak, botikina daude, baina jangela erdisotoan dago, baita sukaldea, garbilekua eta plantxatzeko ingurua, biltegia, garajea, instalazioen gelak eta psikomotrizitate eta erlaxazio gela ere.

Lehen eta bigarren solairuetan egoitzara bideratutako espazioak daude. Gela bakoitzean 13 logela daude, hau da, 26 logela guztira. Bi solairuetan egongelak, inguru erkide zabalak, bi bulego eta bigarren solairuan erabilera anitzeko gela daude. Eraikina egiteko argia eta orientazioa kontuan hartu dira, erabiltzaileentzat erosotasun eta ongizaterik handiena bilatuz. Berdegune zabalak ditu eta argi natural ugari sartzen da. Eraikinaren beste ezaugarri garrantzitsu bat da etorkizunean zabaldu ahal izateko proiektatu dela, eraikinaren luzetarako norabideari jarraituz.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa