(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 723.000 euro bideratu ditu curriculum egokituaren programak garatzen dituzten bost zentrora asteartea, 2010.eko abenduak 14

Programa hau 71 ikasleri ematen dieten Iruñeko, Gareseko, Cascanteko, Berriozarreko eta Tuterako zentroak dira


Nafarroako Gobernuak 723.129 euroko diru-laguntzak ematea adostu du Foru Komunitatean curriculum egokituaren programak garatzen dituzten irabazteko asmorik gabeko bost erakundeei.

Hona hemen laguntza horien hartzaileak: Fundación Taller Escuela Etxabakoitz, Iruñekoa, hezkuntza programa berezi hori garatzen duten 20 ikasle dituena; Centro Puente, Gareskoa (13 ikasle); Taller Escuela La Ribera, Cascantekoa (11 ikasle); Taller Escuela Lantxotegi, Berriozarrekoa (9 ikasle); eta Taller-Escuela El Castillo, Tuterakoa (8 ikasle). Lehenengo hiru zentroek 180.782 euroko diru-laguntza jasoko dute hrurenez hurren, eta beste biek 90.391 euroko laguntzak. Diru-laguntzak bi kopurutan banatuta daude: lehenengoa, 289.208 eurokoa, 2010-2011 ikasturteari dagokiona (iraila-abendua) eta bigarrena, 433.921 eurokoa, hurrengo ekitaldiko aurrekontuari egotziko zaiona.

Gobernuak, asteleheneko saioan, Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari CEPetara bideratutako diru-laguntza hauek emateko baimena eman zion. Hain zuzen ere, programa horiek jarrera desegokitasunak, currriculumeko desfaseak edo desegokitzea duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei bideratuta daude, hain zuzen ere, arazo horiek gainerako ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragiten baitute.

Programa honen bidez ikasle hauen oinarrizko gaitasunak garatzea sustatzen da, etapako helburu orokorrak lortzen laguntzen dieten ekintza zehatzen bidez. DBHko lehenengo maila bigarrenez egiten duten eta bigarren mailara igarotzeko prest ez dauden ikasleei eta DBHko bigarren mailan dauden, etapan errepikatu ez duten eta hirugarren mailara igarotzeko moduan ez dauden ikasleei zuzenduta dago. Programaren iraupena ikasturte batekoa da.

  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa