(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esleitu dira Iruñean alokairuko 247 BOE eraikitzeko lursailak asteazkena, 2010.eko abenduak 15

Epe laburrean jabetzako 673 BOE eraikitzeko lursailak esleituko dira  


Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lursailen bost sorta esleitu ditu Iruñean alokairuko 247 BOE egiteko. Hain zuzen ere, joan den uztailean VINSAk deitutako eta Nasursak kudeatutako (biak Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak dira) lurzoru lehiaketaren barruan sartzen dira.

Epaimahaia Departamentuko, VINSAko eta Nasursako ordezkariek osatu dute, eta sortak esleitzeko lehiaketan parte hartu duten hiru sustatzaileek aurkeztutako proiektuak baloratu dituzte. Modu honetan banatuta geratu dira:

- 7. sorta: Lezkairuko 47.1 lursaila, 67 BOE eraikitzeko, Adania Residencial enpresari esleitu zaio.
- 8. sorta: Lezkairuko 47.2 eta 47.3 lursailak, 39 BOE eraikitzeko, Adania Residencial enpresari esleitu zaio.
- 9. sorta: Lezkairuko 47.4 lursaila, 41 BOE eraikitzeko, Congremasa-Activos Inmobiliarios ABEEri esleitu zaio.
- 10. sorta: L2 lursaila, Lezkairun, 48 BOE eraikitzeko, Cogremasa-Activos Inmobiliarios ABEEri esleitu zaio.
- 12. sorta: F3.1 lursaila, Erripagainen, 52 BOE eraikitzeko, Adania Residencial enpresari esleitu zaio.

Proiektuak berrikusteko aldian, epaimahaiak hainbat alderdi baloratu ditu, hala nola sustatzailearen kaudimena, esperientzia, diseinua, materialak eta instalazioak. Hasieran alokairuko 220 etxebizitza inguru planteatzen ziren arren, azkenean, eta proiektuak aztertu ondoren, 247 eraikiko dira guztira. Aurreikuspenen arabera, etxebizitzak 2011ko bigarren seihilekoan hasiko dira eraikitzen.

673 BOE jabetzan

Alokairuko bost sorta horiek esleitu ondoren, ez dira ezagutzen gainerako hamahiru sorten esleipendunak. Azken horiek salerosketakoak dira eta 673 etxebizitza babestu hartuko dituzte.

Etxebizitzak Iruñean (529 etxebizitza) eta Mutiloan (144) kokatuko dira. Ezaguna denez, lehiaketara 29 enpresa aurkeztu ziren eta lursailak lortzeko 150 proiektu idatzi zituzten guztira.

Aipatzekoa da Nafarroako Gobernuak ez zuela lurzoru lehiaketarik deitzen 2005etik. Orduan Sarrigureneko (Eguesibar) sustapenak egin ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa