(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan kaleratzeko EEEk ukitutako langileen kopurua erdira jaitsi da azaroan asteazkena, 2010.eko abenduak 15

Guztira 65 kaleratze baimendu zituzten, eta urrian 130 izan ziren


Nafarroan kaleratzeko enplegu erregulazioko espedienteek ukitutako langileen kopurua erdira murriztu zen azaroan, Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusiko datu ofizialen arabera. Joan den hilean, baimendutako kaleratze espedienteen ondorioz 65 langile kaleratu zituzten, eta urrian 130 izan ziren.

Lan agintaritzak azaroan 6 kaleratze espediente baimendu zituen, eta urrian 3 izan ziren. Baimendutako espedienteetako biren kasuan, enpresaren eta langileen artean akordioa lortu zen, 48 langileren kasuan. Akordiorik gabeko kaleratzeko EEE bakarrak 17 langile ukitu zituen.

Aldi baterako izaera duten etete espedienteen kopuruari dagokionez, azaroan 28 baimendu ziren, 234 langile ukituta, eta urrian 15 eta 108 izan ziren, hurrenez hurren. Azken zazpi hilabeteetan lehenengo aldiz, Nafarroan azaroan baimendutako etete espediente guztiak enpresaren eta langileen arteko akordioaren bidez egin ziren. Kasu horietan, lan agintaritzak modu automatikoan onesten ditu, indarreko legeria aplikatuz. Etete espediente guztiak akordioen bidez onestea aurretik 2010eko urtarrilean eta apirilean baino ez zen gertatu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa