(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Musikaren Hiriko eta Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berriko obrak ikustera joan da asteazkena, 2010.eko abenduak 15

Aurreikuspenen arabera, Liburutegia datorren udaberrirako egongo da prest, eta Musikaren Hiria ekaina amaierarako


Musikaren Hiriko entzunaretoa

Musikaren Hiriko entzunaretoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Musikaren Hiria eta Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berria eraikitzeko obrak ikustera joan da gaur goizean. Bi eraikinak Iruñeko Mendebaldea auzoko orube berean egiten ari dira.

Lehendakariarekin batera joan dira Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, eta Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon.

Musikaren Hiria eraikitzeko obrak ekaina amaieran bukatuko dituzte eta udaran hornitu egingo dute; hala, 2011-2012 ikasturterako irekita egongo da.

Obrak aurreikuspenen arabera ari dira egiten. Eraikinen egitura amaitu dute eta orain kanpoko plaza iragazgaizten eta betetzen, eta barruan trenkadak jartzen, arotzeria lanak egiten eta argindar, iturri eta girotze instalazioak jartzen ari dira.

Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmotekari dagokionez, orain San Frantzisko plazako Liburutegi Nagusian zeuden funtsak hara eramaten ari dira

.

Musikaren Hiria

Musikaren Hiria 2012 Planean jasotako lehentasunezko jardueretako bat da; espazio hori eraikitzeko aurrekontua 21,2 milioi eurokoa da.

Eraikitzen 2009ko urriaren 13an hasi ziren, lehen harria jarri ondoren. Hirian, behin amaitzen dutenean, eremu berean bilduko dituzte maila ertaineko eta goi mailako musika ikasketak; gaur egun, ikasketa horiek banatuta daude, Iruñeko Kale Nagusian eta Agoitz kalean, hurrenez hurren.

Hiriak kubo formako bi eraikin izango ditu, bata Kontserbatorio Nagusia jartzeko eta bestea Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala jartzeko. Bakoitzak bere sarrera izango du kanpoko plazan, eta plaza hori topaleku izango da. Ekipamenduak lau solairutan banatuko dituzte: sotoa, behe solairua eta beste bi solairu.

Proiektuaren arabera, Kontserbatorio Nagusiak izango ditu sei gela kolektibo, liburutegia, mediateka, idazkaritza, atezaintza, erreprografia, komunak, komun-aurreak, musika tresnen 25 gela, 25 ikasketa kabina, ganbera musikarako 25 gela, bost organo gela, irakasleen gela bat, sailentzako zortzi gela, bi bisita gela, perkusio gela bat, organo gela bat, informatika gela bat, bi aldagela, hiru aldagela indibidual, entzunareto bat (besaulki patioa, eszenatokia, eszenatoki aurrea eta goiko besaulki patioa), bulego atxiki bat, laborategi elektroakustiko bat, artxiboa, grabazio kabina, bi abesbatz/orkestra gela, mugimendu gela bat, langileentzako aldagela eta instalazio gela bat.

Eta Kontserbatorio Profesionalak izango ditu sei gela kolektibo, liburutegi bat, informatika gela bat, artxibo bat, idazkaritza, 25 musika gela, musika tresnen 35 gela, komunak, komun-aurreak, bi bisita gela, atezaintza, erreprografia, 25 ikasketa kabina, irakasle gela bat, zortzi bulego, bi multzo gela, bi abesbatz/orkestra gela, bi perkusio gela, zazpi organo gela, akonpainamendu gela bat, ikasleen elkarterako bi gela, bi biltegi, instalazio gela, korridoreak eta patioa.

Orubeak 15.500 metro koadro dauzka.

Proiektua Fernandez Militino eta Tellechea arkitektoek idatzi dute eta obra Construcciones ACR enpresa ari da egiten
.

Sanz Lehendakaria, Barcina eta Corpas Liburutegi Nagusira egin duten bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berria

Nafarroako Liburutegi berria 8.400 metro koadro eraikigarriko orube batean dago, Musikaren Hiriaren ondoan.

Eraikin berriak 19.000 metro koadro eraiki baino gehiago izango ditu. Horrela, foru erkidegoko bibliografia ondarea behar bezala gordeko da, zerbitzu berriak jarriko dira (Nafarroako Filmoteka, kasu), liburutegi sistemaren gestio teknikoa bateratuko da eta, garrantzitsuena dena, erabiltzaileek kalitate hobezineko zerbitzua izango dute.

Liburutegian foru erkidegoko bibliografia ondarea gordeko dute eta hainbat zerbitzu emango dituzte: dokumentuak maileguan uztea, erreferentzia liburutegia, nafar bibliografia, hemeroteka eta Nafarroako liburutegi publikoen sistemaren gestioa. Filmotekan ikus-entzunezko ondarea zaindu eta zabalduko dute.

Eraikinak lau solairu eta 20.000 metro koadro eraiki dauzka; hori egiteko gastua 28 milioi eurokoa izan da.

Eraikina dagoen espazio publiko berri baten inguruan dago, hego-mendebaldera begira; era horretan, irakurketa eta lan gelak egoki orientatuta egongo dira eta ingurua eta han egingo duten berdegunea ikusteko moduan egongo da. Espazio publiko berriak malda txiki bat dauka; zati bat zolatuta dago eta zati hori kultur ekitaldiak, ikuskizunak eta ikus-entzunezkoen proiekzioak egiteko baliatuko dute.

Behe solairua oso gardena da; sarreratik eremu guztietara joatea erraza da (sarrera eraikinaren hego-ekialdeko iskinean dago).

Liburutegia publikoa izango da, era guztietako erabiltzaileei irekia; eta bibliografia eta ikus-entzunezko funtsa kristalezko itxitura baten atzean egongo da. Solairu horrek 4.737 metro koadro dauzka, honako eremu hauetan banatuta: harrera eta informazio guneak, atsedenlekua, mailegu liburutegia (1.206 metro koadro), hemeroteka, (1.008 metro koadro), mediateka eta haur liburutegia.

Lehen solairuak 4.830 metro koadro eta honako espazio hauek dauzka: erreferentzia lanen eta lan espezializatuen liburutegia (2.293 metro koadro), Filmotekako bulego administratibo eta teknikoak eta Film Comission delakoa; ekialdeko hegalean, goiko solairuan bezalaxe, liburutegien gordailua egongo da (1.563 metro koadro).

Bigarren solairuak 4.266 metro koadro dauzka eta sarrera mugatua dago.

Solairu horretan Nafarroako liburutegi tematikoa (1.006 metro koadro) eta ikertzaileen aretoa daude. Liburuen gordailuak 1.563 metro koadro dauzka eta han daude Liburutegien eta Legezko Gordailuaren Koordinazio Zentroa (1.357 metro koadro).Estalkia laua eta gainean ibiltzeko modukoa da; argizuloak dauzka, lehen eta bigarren solairuetako espazio publikoak argiztatzeko, eta eguzki panelak jarriko dituzte, energia termikoa sortu eta eraikineko ura berotzeko. Girotze instalazioaren parte bat ere han jarriko dute. Eraikinaren funtzio nagusia da Nafarroako foru erkidegoko bibliografia eta ikus-entzunezko funtsa gordetzea. Guztira 1.815.000 dokumenturentzako lekua egongo da eta horietatik 1.565.950 gordailuetan edukiko dituzte
.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa