(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri-boda’ dantza-ikuskizuna ostiral honetan Lizarrara iritsiko da, Euskararen Nafar Institutuaren eskutik osteguna, 2010.eko abenduak 16

2010eko Kultur Zikloak 36 udalerritatik egingo duen ibilbidearen azken txanpa izango da


"Axeri-boda" dantza-ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltz nafar antropologoaren eta folkloristaren lana, ostiral honetan Lizarrara iritsiko da Euskararen Nafar Institutuaren eskutik, 2010eko Kultur Zikloaren barruan. Lana 22:00etan antzeztuko da Lizarrako Golem zinema-aretoetan.

Muntaketa Argia dantza-taldeak interpretatzen du eta nafar eta euskal sinesmen zahar batean oinarrituta dago, Japonian ere badagoena. Horren arabera, euria egiten duenean eta eguzkia dagoenean azeriek ezteiak ospatzen dituzte. Lana hamar ekitalditan zatituta dago, eta 40 dantzarik eta musikari talde batek interpretatzen dute.

Ikuskizun honen bidez aurten Nafarroako 36 udalerri zeharkatuko dituen

2010eko Kultur Zikloa ren azken txanpa abiatuko da. Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak ostiral honetan ziklo honetara bildutako jardueren balantzea eskainiko du. Ziklo honetarako 75.000 euro inbertitu dira haurrei zuzendutako jardueretan –pailazoen eta magoen ikuskizunak, hala nola Kiki, Koko eta Moko, Txan Magoa, Eriz Magoa eta Asier Kidam, eta antzerki ikuskizunak, "En la lona", "Zurrumurru", "Sambhu teatro", "Kulki eta Anne Monna", "Oskola" eta "Karramarroi" taldeen eskutik- zein helduei zuzendutako jardueretan, besteak beste, hitzaldiak, jazz musikaren kontzertuak eta bertsolarien saioak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa