(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapen Departamentuak NHGPIn jendeak parte hartzeko prozesua amaitu eta balantzea egin du asteartea, 2010.eko abenduak 21

Asteazkenean, hilaren 22an, emango dute jaso dituzten alegazio eta proposamenen berri


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integratuan (NHGPI 2010-2017) jendeak parte hartzeko prozesuaren balantzea egingo du asteazkenean, hilaren 22an; prozesua maiatzean hasi eta azaroan amaitu zuten.

Balantzearen berri Departamentuaren areto nagusian (Gonzalez Tablas 7, Iruña) emango dute, 17.30ean; zehazki, herritarrek egindako alegazio eta proposamenei buruzko informazioa emango dute.

Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integratua Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiak egin du, hondakinen gestioa Europako eta Estatuko arau berriei egokitze aldera.

Planaren helburu nagusietako bat da hondakinak gestionatzeko baliabide publiko eta pribatuak antolatzea. Halaber, asmoa da defizita zehaztea, legezko helburuak betetzeko neurri eta azpiegiturak ezartzea eta zer inbertsio egin behar den zenbatestea.

Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integratua laster onartuko du Nafarroako Gobernuak, gero Nafarroako Parlamentura bidaltzeko.

Departamentuko teknikariek prozesuak iraun duen bitartean egindako hamabi informazio, sektore eta deliberazio saioetan egindako galdera nagusiak 30 galdera-erantzuneko dokumentu batean bildu dituzte. Dokumentu hori eta bileretako akta guztiak Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integratuaren web orrian kontsulta daitezke.

NHGPIn parte hartzeko prozesua

NHGPIren berri emateko eta jendeak parte hartzeko prozesua irailean, urrian eta azaroan gauzatu dute; antolaketa lanak Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiak egin ditu, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren bitartez.

Prozesu hori 2008ko urritik 2009ko apirilera egindakoaren osagarria da; orduan zazpi hitzaldi tekniko egin zituzten, hondakinen gestioari buruzko gai garrantzitsuenen gainean.

Prozesuaren helburua da planaren berri emateko eta jendeak parte hartzeko bideak jartzea, Nafarroako Gobernuak plana behin betiko zehaztu aurretik.

Horretarako antolatu dituzte, batetik, hasierako proposamenaren edukien berri emateko ekintzak; eta bestetik, erakundeen eta, oro har, jendearen iritziak eta proposamenak biltzeko mekanismoak. Hala, planaren eragina jasoko duten administrazioak, ekonomia eta gizarte erakundeak, adituak eta jende interesatua identifikatu dituzte eta horiei guztiei parte hartzeko gonbitea egin diete.

Partaidetza prozesu horretan 12 informazio, sektore eta deliberazio saio egin dituzte.

Informazio jardunaldiak irailean egin zituzten, Nafarroako hainbat herritan, NHGPIren berri emate aldera. Bilera sektorialak iraila amaieran egin zituzten, Iruñean, planeko gai zehatzak jorratzeko (industria eta nekazaritza hondakinak). Informazio eta sektore jardunaldietara gizarte, politika eta administrazio arloko 5.000 lagun deitu zituzten. Zortzi jardunaldi horietara guztira 345 bertaratu ziren.

Informazio jardunaldietan, jende eta erakunde interesatuei aukera eman zieten aurkeztutako hasierako testuaren gainean hitz egiteko.

Zehazki, honako hauek parte hartu zuten: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Ekologistak Martxan, San Jorgeko Bizilagunen Elkartea, Greenpeace, Ingurumenaren aldeko Zientzialarien Elkartea, Maura Colera Palacios, Juan del Barrio eta Jesus Arbizu Txurrio. Guztira 140 lagun bertaratu ziren.

Plana egin aurretik, alderdi interesatuek errazago parte har zezaten, hondakinen gestioko adituekin hitzaldi teknikoak antolatu zituzten.

Hitzaldiak Baliabideen Eramangarritasunaren Institutuak eman zituen.

Nafarroan Hondakinak Gestionatzeko Plan Integratuaren proiektua eta Ingurumen Eraginaren Azterlana 2010eko maiatzaren 17an onartu zuen Nafarroako Gobernuak; gero jendaurreratu egin zen

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa