(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Miguel Izuri eman dio 7. Martin de Azpilicueta Saria, Nafarroako sinboloen erregimen juridikoari buruzko azterlan bategatik asteartea, 2010.eko abenduak 21

Maria Angeles Jimenezi accesit bat eman diote, Iruñeko Udalaren 1885 eta 1936 arteko etxebizitza politikari buruzko ikerketa bategatik


Miguel Izu, Zuzenbidean doktorea

Miguel Izu, Zuzenbidean doktorea

Nafarroako Gobernuak Miguel Izu Bellosori eman dio 7. Martin de Azpilicueta Saria (12.000 euro), Nafarroako sinboloen erregimen juridikoari buruzko azterlan bategatik.

Saria ematea lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Javier Caballeroren foru agindu baten bitartez onartu dute.

Halaber, Foru Gobernuak erabaki du Maria Angeles Jimenez Riesco Filosofia eta Letra doktoreari (Nafarroako Unibertsitatea) 6.000 euroko accesita ematea, azterlan honegatik: "La construcción de una ciudad: ensanches y política municipal de vivienda (Pamplona, 1885-1936)".

Miguel Izu Iruñean jaio zen, 1906an, eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta Zuzenbidean doktorea da.

Foru Gobernuko funtzionario gisa lan egiten du eta 2002tik Nafarroako Administrazio Epaimahaiko kidea da. Izu Administrazio Zuzenbideko irakasle elkartu izan zen Nafarroako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Halaber, Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen 1995etik 1999ra, baita Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko buru (denboraldi berean) eta Nafarroako Parlamentuko kide ere, 2003tik 2007ra, Izquierda Unida alderdiko ordezkari gisa.

Martin de Azpilicueta Sarien helburua da administrazio publikoen, Nafarroako sektore publikoaren eta Nafarroako zuzenbide zibil foralaren gaineko azterlanak eta ikerketak sustatzea.

Zazpigarren edizioan bost lan aurkeztu dituzte eta balioespen epaimahaiko burua Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerentea, Gregorio Eguilaz Gogorza, izan da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa