(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanygran enpresa inauguratu dute Tuteran: haragia ordezkatzeko elikagaiak egiten dituzte, lekaleekin asteartea, 2010.eko abenduak 21

Inaugurazio ekitaldia NEBZEk Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian daukan enpresa mintegian egin dute eta Roig kontseilaria bertaratu da


Sanygran enpresa (Alimentos Proteicos Texturizados y Complementos Nutricionales SL) Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, inauguratu du Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrak (NEBZE) Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian dauden enpresa berritzaileen mintegian. Enpresa berrian elikagai osasungarriak (proteina elikagai ehunduak), nutrizio balio handikoak eta propietate funtzionaldunak egiten dituzte, lekaleen bitartez (erabiltzen dituzte, besteak beste, soja, garbantzuak, sorgoa eta dilistak).

Zehazki, "landare xerrak" egiten dituzte: kontsumitzaileentzat erakargarriagoak dira, erraz eta modu askotan prestatzen dira, ondo kontserbatzen dira eta begetariano eta zeliakoentzako egokiak dira.

Beraz, haragiaren antzeko edo ordezko produktu bat egiten dute, proteina asko (aminoazido esentzial guztiak dauzka) eta gantz gutxikoak; haragiaren aldean proteina kantitate berbera eta gantz askoz gutxiago dute.

Gainera, lekaleak kontsumitzea sustatzen dute, modu erakargarriagoan.

Sanygran uztailean sartu zen mintegian, 102.000 euroko inbertsioarekin. Enpresako sustatzaileak dira Julia Marco eta Eugenio Alonso; biek ala biek eskarmentu handia dute elikadura eta nutrizio arloetan, bai enpresa, bai akademia aldetik.

NEBZEk enpresa plana egiteko zerbitzuak, merkataritza planerako aholkularitza eta diru-laguntzak izapidetzeko babesa eskaini die sustatzaileei.

Halaber, enpresak 18.000 euro jaso ditu Abiatzeko Kapital Funtsetik. Funts hori NEBZEk Nafarroako Kutxarekin elkarlanean antolatu duen finantza tresna bat da; helburua da negozio bereziak abian jartzen laguntzea, interesik gabeko maileguekin eta abal gisa bideragarritasun plana bakarrik hartuta.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute, Roig kontseilariaz gain, Tuterako alkate Luis Casadok eta NEBZEko zuzendari gerente Carmen Lezak.

Nekazaritza elikagaien arloko enpresa mintegian, inkubazio aurreko modalitatean, hiru proiektu berritzaile ari dira garatzen, eta horietako bik ekintzaileentzako beka jaso dute.

Proiektu horiek dira bio-itsasgarri jangarriei, prestatutako jaki espezializatuei eta barraskilo hazkuntzari buruzkoak.

Tuterako Nekazaritza Elikagaien Enpresa Mintegia

Nekazaritza Elikagaien Berrikuntza Mintegia NEBZEko berrikuntza mintegietako bat da, sektoreko proiektu berritzaileak garatzeko lehenbiziko urteetan.

Mintegia Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian dago; han azpiegitura eta teknologia partekatzen dituzte, modu eramangarrian. Hiri hori Nafarroako Gobernuak sustatu du, nekazaritza elikagaien sektorea bultzatzeko.

Mintegian banako espazioak (nabeak eta bulegoak) eta espazio komunak (jantokia, aretoak, e.a.) daude. Halaber, sektoreko proiektuen premia bereziei erantzuteko berariaz diseinatutako bi espazio daude: laborategia eta produktuekin probak, aurreko testak eta abar egiteko instalazio pilotu bat.

Mintegiko enpresa eta proiektuek zerbitzu hauek dauzkate eskura, doan:

enpresa tutorea, proiektuaren segimendua egiteko; berrikuntza eta IKT arloetako aholkularitza espezifikoa; networking zerbitzuak, enpresa topaketa eta ekitaldien bitartez; finantzaketa eta diru-laguntzei buruzko informazioa; arrisku kapitalarekin eta inbertsiogileekin harremana; eta enpresa arloko prestakuntza.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa