(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6.300 pertsonak eman dute izena Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko administrari izateko 243 lanposturako, eta lehenengo azterketa datorren urtarrilaren 23an izango da asteazkena, 2010.eko abenduak 22

Legeei, administrazio antolaketari eta gaitasun psikoteknikoei buruzko lehenengo ariketa UPNAn egingo da


Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO)

gaur argitaratu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 243 lanpostu betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda. Zerrenda horretan 6.318 hautagai daude guztira.

Ebazpena Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak eman du erreklamazioak egiteko epea igaro ondoren. Ebazpen horren bidez, prozesuko lehenengo azterketa egiteko deialdia egin da. Urtarrilaren 23an izango da, 10etan, Nafarroako Unbiertsitate Publikoko Ikasgelategian.

Deitutako lanpostuak hiru txandatan banatzen dira. 114 txanda irekikoak dira, eta horietarako 6.034 pertsonak eman dute izena; 115 igoera txandakoak dira, eta horietarako 73 hautagai daude; eta 14 desgaitasuna dutenentzat erreserbatuta daude, eta horietarako 211 hautagaik eman dute izena. 243 lanpostuetatik 21 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Lanpostu hutsak D mailakoak dira eta hautagaiek Eskola Graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua edo baliokidea izan behar dute.

NAOko ebazpenean prozesu honen bidez bete nahi diren administrari laguntzaileen lanpostu hutsen zerrenda agertzen da. 3 lanpostu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan izango dira; 3 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan; 34 Hezkuntza Departamentuan (31 lanpostu Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusian eta 3 Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoan); 11 lanpostu Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan; 4 lanpostu Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan; eta 188 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan (77 lanpostu huts Nafarroako Ospitalegunean, 8 lanpostu huts Laguntza Espezializatuan, 56 Oinarrizko Osasun Laguntzan, 27 Lizarrako Osasun Barrutian, 18 Tuteran, lanpostu huts bat Zerbitzu Zentraletan eta lanpostu huts bat Osasun Publikoaren Institutuan).

2011ko urtarrilaren 23an, igandean, deitutako ariketak bi zati ditu. Lehenengoan zenbait erantzun dituzten galderei erantzun beharko zaie, aukera egokia hautatuz, ahozko, zenbakizko, burokraziazko eta pertzepziozko gaitasunari buruz. Bigarrenean zenbait erantzun dituzten galderei erantzun beharko zaie, aukera egokia hautatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio antolaketari eta oinarrizko araudiari buruz. Bi kasuetan, okerreko erantzunek zigorra izango dute. Hautagaiek ariketa horretara Nortasun Agiri Nazionala edo identifikazio agiri baliokidea (pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren arabera egokia den beste edozein agiri) eraman beharko dute.

Ebazpenean epaimahaia ere finkatu da. Epaimahaiburua Tomás Rodríguez Garraza NAPIko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria izango da.

Joan den maiatzean deitutako prozesu honetan lanpostua lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrendak egingo dira (lanpostua lortu ez dutenen baina gainditu dutenen zerrenda bat, Administrazio Nukleoan aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrenda bat, lehenengo ariketa gainditu dutenekin, eta Nafarroako Osasun Zerbitzurako aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrenda bat, lehenengo ariketa gainditzeko eskatzen den puntuazioaren %30 gutxienez gainditzen dutenekin).

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa