(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Segurtasunaren Hiriko UGPS idazteko bederatzi proposamen aurkeztu dituzte asteazkena, 2010.eko abenduak 22

Estatuko eta nazioarteko talde ospetsuek aurkeztu dituzte proposamenak eta kontratua laster esleituko dute


Segurtasunaren Hiria irudikatuta.

Segurtasunaren Hiria irudikatuta. ( irudia handitu )

Estatuko eta nazioarteko bederatzi talde ospetsuk aurkeztu dituzte proposamenak Nafarroako Segurtasunaren Hiriko UGPS idazteko lehiaketan parte hartzeko.

Kontratazio Mahaia eskaintzak ebaluatzen ari da dagoeneko eta kontratua laster esleituko du.

Lehiaketa Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean, Nafarroako Kontratazio Atarian eta tokiko eta estatuko egunkarietan argitaratu dute.

Lehiaketa NASURSAk, Segurtasunaren Hiriko proiektuaren gestio materialaz arduratzen den sozietate publikoak, deitu zuen; sozietatearen lan hori Barne zuzendari nagusiak ikuskatzen eta zuzentzen du. Lehiaketaren helburua da Segurtasunaren Hiriaren Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala, Segurtasun Plan Zuzentzailea eta eraikinen aurreproiektuak idazteko lana kontratatzea.

Proposamenak talde hauek aurkeztu dituzte: Sener Ingenieria y Sistemas SA; Idom Servicios Profesionales Integrados SA; Herce Lahoz Arquitectura SLP eta Vaillo-Irigaray y Asociados SLP; Estudio de Arquitectura Gabriel Allende SAP, Enrique Bardaji y Asociados SL, Mangado y Asociados SL, Tecnicas Territoriales y Urbanas SL; TYM Asociados Taller de Arquitectura SL eta Honorato-Martin-Sanchez, SLP 3G-Arquitectos; Loperena Portillo Arquitectos SL, EPTISA Servicios de Ingenieria SL; ASOARQ Arquitectos Asociados SL, INTECSA-INARSA SA; Alonso Hernandez & Asociados Arquitectos SL, EIN Navarra Consultoria y Gestion SL, AIN (Asociacion de la Industria Navarra), VS Ingenieria y Urbanismo SL; eta Guillamon-Rubert Asociados SLP, Taller Basico de Arquitectura SLP, Boma-Planifica Urbanismo y Gestión SLU.

Proposamenak aztertzeko, abenduaren 10ean Kontratazio Mahaia osatu zuten. Mahaiko burua Barne zuzendari nagusia da, eta gainerako kideak hauek: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko ordezkari bat, Barne Zuzendaritza Nagusiak izendatutako teknikari bat, eta NASURSAko zuzendari gerentea eta teknikari bat.

Kontratazio Mahaiko epaimahaiak proposamenak aztertuko ditu, eta balioetsiko ditu, batik bat, hirigintza eta eraikuntza kalitatea eta taldearen kaudimen tekniko eta profesionala. Kontratua laster esleituko dute, 900.000 euroren truke (BEZ gabe).

Esleipendunaren ardura izango da NASURSAri laguntza teknikoa eskaintzea, batetik, Segurtasunaren Hiriko UGPS, haren azterlan osagarriak, eta lehen garapen faseko hirigintza proiektua eta Segurtasun Plan Zuzentzailea idazteko; eta bestetik, administrazio publikoak erabiliko duen eremuko eraikinak diseinatzeko eta eraikin horien aurreproiektuak idazteko.

Segurtasunaren Hiria, Nafarroa 2012 Planeko proiektua

Segurtasunaren Hiria Nafarroa 2012 Planean dago jasoa. Hiria Iruña hego-ekialdean egingo dute, zehazki Sanquingo parajean, Aranguren eta Egues ibarretako eta Iruñeko udal lursailetan. Hirian segurtasun sektorearekin zerikusia duten bulego publiko eta pribatuak jarriko dituzte.

Proiektua bi fasetan garatuko dute.

Lehenbizikoan hainbat erakunde publikoren egoitzak jarriko dituzte: Barne Zuzendaritza Nagusia, Foruzaingoaren instalazioak, Nafarroako Segurtasun Eskola, Nafarroako Larrialdi Agentzia, Zirkulazio eta Bide Segurtasun Zentroa, Gobernuaren parke mugikorra eta ondare segurtasuna behar duten Nafarroako Gobernuaren beste instalazioa batzuk.

Espazio publiko horietarako 300.000 metro koadro jarriko dira (90.000 metro koadro eraiki).

Enpresa pribatuek 200.000 metro koadro izango dituzte. Enpresa horiek segurtasunaren edozein arlotakoak izan daitezke (industria, produktuak, errepideak, ondarea, e.a.), baina, betiere, teknologia aldetik berritzaileak izan behar dute; izan ere, Segurtasunaren Hiriaren helburuetako bat da segurtasunaren alorrean I+G+B eta garapen teknologia sustatzea. Bigarren faserako 1.000.000 metro koadro gorde dituzte.
 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa