(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 Plan Integratua onetsi du astelehena, 2010.eko abenduak 27

Inplikatutako eragile guztien iritziak bildu dira bi parte-hartze prozesuren eta jendaurreko informazio publikoaren aldiaren bidez


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua (NHKPI) onetsi du. Agiri horretan, hiriko, industriako eta nekazaritzako hondakinen kudeaketan parte hartzen duten administrazioen eta sektore ekonomikoen jarduera irizpide eta estrategia koordinatuak ezarri dira. Beraz, baliabide publikoak eta pribatuak hondakinen kudeaketan aplikatzea optimizatzeko planifikazio estrategikorako tresna da.

Plan berria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egin du, eta aurrekoa ordezten du (1999). 2010-2020 aldian indarrean egongo da eta 2008/98/EE Hondakinen Esparru Zuzentaraura eta Hondakinen 2008-2015 Plan Nazional Integratura egokituta dago. Plana idazteko, inplikatutako eragile guztien iritziak bildu dira bi parte-hartze prozesuren eta jendaurreko informazio publikoaren aldiaren bidez, 2008-2010ean egin direnak.

Hondakinen tratamendua

Hondakinen tratamendua

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua (NHKPI) onetsi du. Agiri horretan, hiriko, industriako eta nekazaritzako hondakinen kudeaketan parte hartzen duten administrazioen eta sektore ekonomikoen jarduera irizpide eta estrategia koordinatuak ezarri dira. Beraz, baliabide publikoak eta pribatuak hondakinen kudeaketan aplikatzea optimizatzeko planifikazio estrategikorako tresna da.

Plan berria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egin du, eta aurrekoa ordezten du (1999). 2010-2020 aldian indarrean egongo da eta 2008/98/EE Hondakinen Esparru Zuzentaraura eta Hondakinen 2008-2015 Plan Nazional Integratura egokituta dago. Plana idazteko, inplikatutako eragile guztien iritziak bildu dira bi parte-hartze prozesuren eta jendaurreko informazio publikoaren aldiaren bidez, 2008-2010ean egin direnak.

NHKPI hamaika azpiprogramatan egituratuta dago: hiriko hondakinak, hondakin arriskutsuak, erabiltzen ez diren ibilgailuak, erabiltzen ez diren pneumatikoak, pilak eta metagailuak, aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak; PCB, PCT eta horiek dituzten aparatuak, eraikuntzako eta eraiste lanetako hondakinak, hiriko hondakin uren araztegietako lokatzak eta parekoak, nekazaritza erabilerako plastikoen hondakinak eta industriako hondakin ez-arriskutsuak. Horien guztien artean hiriko hondakinak, eraikuntzako eta eraiste lanetako hondakinak eta hondakin arriskutsuak azpimarratu behar dira, sortutako hondakinen tipologiarengatik eta eragiten dituzten inpaktuengatik.

Azpiprograma bakoitzerako zenbait helburu finkatu dira printzipio gidarietan eta azpiprograma bakoitzaren gaur egungo egoeran oinarrituta, kudeaketa alternatibak aztertu dira azpiprograma bakoitzerako planteatutako helburuen arabera, ezarritako helburuak aplikatzeko neurri zehatzak proposatu dira hautatutako alternatiben arabera eta hondakinen hierarkiako maila bakoitzerako (prebentzioa, birziklatzea, energia-balorizazioa eta suntsitzea), eta adierazleak ezarri dira NHKPI IIren jarraipena kontrolatzeko eta planteatutako neurriak behar den moduan gauzatzeko.

NHKPIren printzipioak

Dokumentuan argi uzten da EBko araudian ezarritako hierarkia printzipioaren aldeko apustua, hau da, 3 printzipioak aplikatzea (Murriztu, Berrerabili eta Berreskuratu) lehenengo aukera moduan. Helburu nagusia Europako herrialde aurreratuenetako hondakinen berreskuratze maila lortzea da: %52 berreskuratzea 2020rako, gaur egungo %32ren aurrez aurre.

Nafarroak murrizketari eta birziklatzeari dagokionez egin dituen aurrerapen positiboak gorabehera, 3 printzipioek ez dute hondakinentzat %100eko konponbidea ematen. Gaur egun zati handi bat zabortegian utziz suntsitzen da, hiriko hondakin guztien %68. NHKPI aplikatuta, ehuneko hori %48ra murriztu nahi da.

Hierarkia printzipioari jarraituz, funtsezkoa da hondakinei balioa ematea suntsitu aurretik, hau da, hondakinetatik energia lortzen ahalegindu behar da. Erraustea energia gehien ekoizten duen, ingurumen-inpakturik txikiena eragiten duen eta hondakinak isurtzen ez dituen aukera da. NHKPIk aukera horren aldeko apustua egiten du. NHKPIren helburua soberan dauden hondakin albait gehien balorizatzea da, hondakinen %5 soilik (zepa) joan daitezen zabortegira.

Horrenbestez, NHKPIk 2020rako finkatutako helburua da hondakinen %52 berreskuratzea, %43 energia bihurtzea eta zabortegira %5 soilik eramatea (zepak).

Behin betiko NHKPI parte-hartze sozialetik sortu da

Planaren idazketan lehenengo parte-hartze prozesu bat egin zen hondakinen kudeaketako adituek 8 ponentzia tekniko aurkeztuta 2008ko urria eta 2009ko maiatza bitartean.

Nafarroako Gobernuak joan den maiatzaren 17an Plana behin-behinean onetsi ondoren, sei hilabetez jendaurreko informazio aldia ireki zen, azaroaren 15era arte. Horrekin batera, bigarren parte-hartze prozesua egin zen irailean eta urrian, hamahiru informazio- eta deliberazio-jardunaldiren bidez. Horien bidez NHKPIren edukia azaldu eta pertsona albait gehienen ekarpenak jaso ziren.

Aldaketak eta gehikuntzak

NHKPIren behin betiko dokumentuan azken parte-hartze prozesuan egindako alegazio eta ekarpen guztiak gehitu dira, eta horiek behin betiko dokumentua hobetuko dute.

Batetik, epea 2017tik 2020ra luzatu da, Europako Zuzentarauarekin bat etortzeko, eta bidearen erdian, 2015ean, gaurkotzea egingo dela ezarri da. NHKPIren azken aurrekontua hasieratik %8 murriztu da, eta orain 213 milioi eurokoa da.

Horrez gain, azken dokumentuan hiriko hondakinak %10 murriztuko direla ezarri da, gaur egungo 290.000 tonatik 2020an 264.960 tonara igarotzeko. Eta, esan dugun moduan, 2020. urterako materialen (papera, metalak, biohondakinak, plastikoa eta hiri hondakinetako beira) hondakinen %52 birziklatzeko helburua ezarri da.

Bestetik, NHKPIn Nafarroa osoan biohondakinak bereizita biltzea ezarri da, eta helburu moduan sortutako biohondakinen %50 biltzea ezarri da (56.000 t.). Dokumentuan ez da eredu bateratua ezarri eta 12 hilabeteko aldia ezarri da mankomunitateek helburu hori erdiesteko proposamenak aurkez ditzaten. Horrez gain, NHKPIn ezarri da azterketa bat egin behar dela biohondakinen tratamendurako egon dauden plantez gain zenbat behar diren zehazteko.

Ontziak hautatzeko plantei dagokienez, benetako beharrizanen eta mantendu beharreko planten kopurua eta kokapena optimizatzeko beharraren azterketa egin behar dela ezarri da; eta plantetarako garraioa optimizatu behar da. Errausketa-instalazioen edukiera hiri hondakinen 128.000 tona dela ezarri da (hasieran planteatutako 156.000 tonaren aurrez aurre), gehi arriskutsuak ez diren eta birziklatzeko modukoak ez diren hiriko hondakinen %30.

Amaitzeko, hamabi hileko epean lege-proiektua garatuko da izaera teknikoa duten neurriak (poltsak kudeatzeko neurri zehatzak, berriz erabiltzeko moduko ontziak …), izaera ekonomikoa dutenak (kudeaketa egokia sustatzea eta hondakinen isurketa ez sustatzea), eta antolaketa izaera dutenak (kudeaketa orokorraren optimizazioa) jasoz.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa