(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

14,1 milioiko gastua onetsi da 2012an eta 2013an nekazaritza ustiategiak modernizatzen laguntzeko astelehena, 2010.eko abenduak 27

Gobernuak Nafarroako 104 herritan instalazio horien 253 titularrek egindako inbertsioaren %45 diruz lagunduko du


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zuzendari nagusiari baimena eman dio 14,1 milioi euroko urte anitzeko gastua konprometitzeko, 2012an eta 2013an nekazaritza ustiategiak modernizatzen laguntze aldera. Kopuru hori laguntzen onuradunek xede horretarako egindako inbertsioaren %45 da, inbertsio osoa 30,8 milioi eurokoa baita.

Zehatz esanda, Nafarroako 104 herritan ustiategien titularrei dagozkien 253 espediente diruz lagunduko dira, batez beste 55.900 euroko diru-laguntza emanda. 2012ko ekitaldirako 5,6 milioi bideratu dira, eta 2013rako, 8,5 milioi, Landa Garapeneko Departamentuak instalazio horiek modernizatzeko jasotako laguntza-eskaeren arabera banatuta. Diru-laguntzen urte anitzeko banaketa aipatu laguntzen kudeaketari jarraipena emateko egin da.

Hona hemen emandako laguntzak, herrien arabera banatuta: 5 Ablitasen; 4 Oibarren; 1 Altsasun; 1 Ameskoabarrenan; 2 Antzinen; 2 Andosillan; 1 Anuen; 1 Añorben; 1 Agoitzen; 8 Arakilen; 1 Artzinen; 1 Arellanon; 1 Arguedasen; 2 Arroitzen; 1 Arruazun; 8 Artaxoan; 1 Atetzen; 1 Auritzen; 8 Baztanen; 2 Beiren; 1 Berriobeitin; 1 Bertizaranan; 2 Cabanillasen; 2 Cadreitan; 20 Caparroson; 1 Cárcarren; 1 Zarrakaztelun; 1 Cascanten; 1 Kasedan; 1 Castejónen; 2 Corellan; 10 Cortesen; 1 Deikaztelun; 1 Donamarian; 4 Erron; 4 Esteribar; 1 Etaiun; 2 Etxarri-Aranatzen; 1 Eulaten; 2 Ezkarozen; 1 Ezporogin; 6 Faltzesen; eta 1 Funesen.

Era berean, laguntza-espediente batzuei oniritzia eman zaie herri hauetan: 1 Galipentzun; 1 Galozen; 1 Garaioan; 1 Garinoainen; 2 Goñin; 1 Gesalatzen; 1 Girgillaon; 1 Hiriberrin; 3 Ibargoitin; 1 Iguzkitzan; 1 Imotzen; 2 Iturenen; 2 Itzagaondoan; 2 Jaurrietan; 1 Lanan; 3 Lantzen; 1 Larragan; 3 Larraunen; 2 Elizagorrian; 3 Legarian; 1 Lerinen; 3 Lezaunen; 3 Ledean; 2 Lizoainen; 2 Lodosan; 1 Longidan; 3 Martzillan; 1 Mendabian; 3 Mendigorrian; 1 Metautenen; 1 Milagron; 6 Miranda Argan; 2 Murillo El Cuenden; 2 Obanosen eta 1 Okonen.

10 ustiategi modernizatzeko diru-laguntzak ere eman dira herri hauetan: 10 Erriberrin; 3 Ollon; 1 Oloritzen; 1 Oltzan; 1 Orbaizetan; 13 Azkoienen; 1 Piedramilleran; 1 Garesen; 3 Ribaforadan; 3 Erromantzatuan; 1 San Adriánen; 1 San Martin Unxen; 1 Zangozan; 1 Santakaran; 5 Sartagudan; 1 Sesman; 2 Tafallan; 1 Uharte-Arakilen; 1 Uxuen; 6 Ultzaman; 1 Urdiainen; 2 Urraulbeitin; 1 Urrotzen; 2 Valtierran; 2 Alesbesen; eta 4 Deierrin.

Laguntza horiek 2007-2013 Landa Garapeneko Programaren barruan sartzen dira. Programaren bidez nekazaritza eta baso sektorearen lehiakortasuna handitu nahi da. Beraz, Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren finantzaketa dute, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez. Nafarroako Gobernuak %75 finantzatzen du, eta EBk, gainerako %25.

2009. urtean 9,1 milioi euroko laguntzak eman ziren eta 547 espediente izapidetu ziren guztira. Diru-laguntzen esker, ustiategiek (nekazariek eta abeltzainek) joan den ekitaldian 25 milioi euroko inbertsioak egin zituzten.



Dokumentazioa:
Cuadro de ayudas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa