(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak harrera egin die Carlota Ciganda eta Maria Hernandez golf jokalari nafarrei astelehena, 2010.eko abenduak 27

Foru Gobernuak Ana Larrañeta eta Beatriz Recari kirolarien ibilbideak ere aintzatetsi ditu


Sanz Lehendakariak harrera egin die Ciganda eta Hernandez golf jokalari nafarrei

Garcia Malo, Ciganda, Sanz Lehendakaria, Hernandez eta Esparza. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die gaur goizean Carlota Ciganda eta Maria Hernandez golf jokalariei, orain gutxi estatuan eta nazioartean lortu dituzten garaipenak aintzateste aldera.

Ekitaldian Ana Larrañeta eta Beatriz Recari kirolarien lana ere aintzatetsi dute; horiek ezin izan dute ekitaldira bertaratu, bata hegaldiarekin arazoak izan dituelako eta bestea Estatu Batuetan dagoelako.

Sanz Lehendakariak esan du lau kirolarien ibilbidea "bikaina eta apartekoa" dela, kirol horretan orain arte lortu gabekoa.

Gainera, Sanzek kirolarien arrakastak goraipatu ditu eta esan du emakumezkoak izateak laguntzen duela "Nafarroak gizon-emakumeen berdintasunaren arloan piztu duen interesa sustatzen; arlo horretan, izan ere, Espainiako Batzorde Olinpikoaren saria jaso du Gobernuak".Bi golf jokalariak, gainera, Espainiatik kanpo ere izan dute arrakasta, eta "aditzera eman dute Nafarroa golfean aurreratua dagoela"; hori esan du Sanz Lehendakariak.

Amerikako LPGA zirkuituan eta Europako zirkuituan garaipen bana lortu dute, Amerikako zirkuitu txikietan beste bi, eta Espainiako profesionalen txapelketan bat; eta garaipen horiek aintzatetsi ditu Foru Gobernuak.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko tronu aretoan egin dute eta bertaratu dira Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerentea, Jose Javier Esparza; Nafarroako Golf Federazioko presidentea, Jose Luis Marques; eta kirolarien senideak.

Nafarroako emakumezko golf jokalariei omenaldia


 

Maria Hernandezi amateur eta profesional gisa egin duen lana aintzatetsi diote.

Amateur gisa hainbat garaipen lortu ditu: Espainiako Lehiaketa Absolutua (2003), 18 urtetik beherakoan lehiaketa (2004), Mediterraneoko Jokoak (urrezko dominak 2005ean), Europako Taldekako Jokoak (kategoria guztiak, 2002tik 2005era), Estatu Batuetako Unibertsitate Zirkuitua (13 garaipen, estatuko edozein golf jokalarik baino gehiago) eta NCAA finala (2009). 2009an profesionalen mailan sartu eta segituan lortuz ituen Europako eta Amerikako zirkuituetako txartelak (Eslovakiako txapelketa irekia irabazi du dagoeneko). Hernandezek, LPGAko irabazien zerrendan 112. lekuan amaitu du denboraldia.

Carlota Cigandak inoiz egon den garaipen zerrenda ikusgarriena dauka: Espainiako txapeldun izan da kategoria guztietan, baita Europako banako txapelketako irabazle ere 2004an eta 2008an; halaber, urrezko dominak lortu ditu 16 urtetik beherakoen taldeen, juniorren eta absolutuen mailan eta British Ladies Amateur txapelketan (2007). 2008an Estatu Batuetara joan zen eta oraindik han dago, Arizona State Unibertsitatean, akademia eta kirol prestakuntza jasotzen.Unibertsitateko taldean hiru txapelketa irabazi ditu eta, 2009an, Taldekako Unibertsitate Txapelketako finalerako aipamen berezia lortu zuen. Gauden denboraldian, Cactus Tour Profesional delakoaren azken probaz aparte, Women`s Pac 10 Championship irabazi zuen.

Ana Larrañetak Europako zirkuiturako txartel profesionala lortu zuen 2009an eta, orain dela gutxi, Espainiako Emakume Profesionalen Txapelketan irabazle izan zen, Deniako La Sella zelaian.

Azkenik, Beatriz Recarik CVS Txapelketa irabazi zuen Danvillen (Kalifornia); ordura arte estatuko golf jokalari batek ere ez zuen lortu golf zirkuitu profesionaleko txapelketa bat ere (LPGA) irabaztea. Ondorioz, Nafarroako kirola eta, bereziki, golfa, maila gorenean dago. Recarik LPGAko irabazien zerrendan 120. lekuan amaitu du denboraldia.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa