Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Foru Gobernuak Ana Larrañeta eta Beatriz Recari kirolarien ibilbideak ere aintzatetsi ditu
Garcia Malo, Ciganda, Sanz Lehendakaria, Hernandez eta Esparza.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die gaur goizean Carlota Ciganda eta Maria Hernandez golf jokalariei, orain gutxi estatuan eta nazioartean lortu dituzten garaipenak aintzateste aldera.
Ekitaldian Ana Larrañeta eta Beatriz Recari kirolarien lana ere aintzatetsi dute; horiek ezin izan dute ekitaldira bertaratu, bata hegaldiarekin arazoak izan dituelako eta bestea Estatu Batuetan dagoelako.Sanz Lehendakariak esan du lau kirolarien ibilbidea "bikaina eta apartekoa" dela, kirol horretan orain arte lortu gabekoa.
Gainera, Sanzek kirolarien arrakastak goraipatu ditu eta esan du emakumezkoak izateak laguntzen duela "Nafarroak gizon-emakumeen berdintasunaren arloan piztu duen interesa sustatzen; arlo horretan, izan ere, Espainiako Batzorde Olinpikoaren saria jaso du Gobernuak".Bi golf jokalariak, gainera, Espainiatik kanpo ere izan dute arrakasta, eta "aditzera eman dute Nafarroa golfean aurreratua dagoela"; hori esan du Sanz Lehendakariak.Nafarroako emakumezko golf jokalariei omenaldia
Maria Hernandezi amateur eta profesional gisa egin duen lana aintzatetsi diote.
Amateur gisa hainbat garaipen lortu ditu: Espainiako Lehiaketa Absolutua (2003), 18 urtetik beherakoan lehiaketa (2004), Mediterraneoko Jokoak (urrezko dominak 2005ean), Europako Taldekako Jokoak (kategoria guztiak, 2002tik 2005era), Estatu Batuetako Unibertsitate Zirkuitua (13 garaipen, estatuko edozein golf jokalarik baino gehiago) eta NCAA finala (2009). 2009an profesionalen mailan sartu eta segituan lortuz ituen Europako eta Amerikako zirkuituetako txartelak (Eslovakiako txapelketa irekia irabazi du dagoeneko). Hernandezek, LPGAko irabazien zerrendan 112. lekuan amaitu du denboraldia.