(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Moderna Fundazioko hamar kide izendatu ditu astelehena, 2010.eko abenduak 27

Foru Gobernuak patronatuko hiru kide izendatu ditu eta Fundazioa sustatu duten erakundeek zazpi


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Moderna Fundazioko patronatuko hamar kide izendatzea adostu du; lankidetza publiko eta pribaturako erakunde horrek Moderna Plana sustatzen du, Nafarroan garapen ekonomikoaren eredu berri bat ezartzeko.

Gobernuak Nafarroako foru erkidegoko administrazioko hiru kontseilari izendatu ditu sortzaile; horiek eta Nafarroako Gobernuko Lehendakariak patronatuko kide izango dira. Kideak dira, hain zuzen, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla; Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro.

Gainera, Gobernuak Fundazioa sustatu duten erakundeek proposatutako zazpi kideak izendatu ditu: Yolanda Barcina Angulo, Union del Pueblo Navarro alderdiak proposatuta; Roberto Jimenez Alli, Nafarroako alderdi sozialistakoa; Jose Antonio Sarria Terron, Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziokoa; Juan Goyen Delgado, Nafarroako UGT alderdiak proposatuta; Jose Maria Molinero Frutos, Nafarroako CCOO sindikatuak proposatuta; Julio Lafuente Lopez, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa; Angel Jose Gomez Montoro, Nafarroako Unibertsitatekoa.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Moderna Fundazioko patronatuko hamar kide izendatzea adostu du; lankidetza publiko eta pribaturako erakunde horrek Moderna Plana sustatzen du, Nafarroan garapen ekonomikoaren eredu berri bat ezartzeko.

Gobernuak Nafarroako foru erkidegoko administrazioko hiru kontseilari izendatu ditu sortzaile; horiek eta Nafarroako Gobernuko Lehendakariak patronatuko kide izango dira.

Kideak dira, hain zuzen, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla; Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro.

Gainera, Gobernuak Fundazioa sustatu duten erakundeek proposatutako zazpi kideak izendatu ditu:

Yolanda Barcina Angulo, Union del Pueblo Navarro alderdiak proposatuta.

Roberto Jimenez Alli, Nafarroako alderdi sozialistak proposatuta.

Jose Antonio Sarria Terron, Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziokoa.

Juan Goyen Delgado, Nafarroako UGT sindikatuak proposatuta.

Jose Maria Molinero Frutos, Nafarroako CCOO sindikatuak proposatuta.

Julio Lafuente Lopez, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa.

Angel Jose Gomez Montoro, Nafarroako Unibertsitatekoa.

Nafarroako Parlamentuko bost kideak abenduaren 23ko osoko bilkuran aukeratu zituzten.

Parlamentuak talde bakoitzeko parlamentari bana aukeratu zuen: Carmen Gonzalez (UPN), Jose Angel Aguirrebengoa (NaBai), Maria Victoria Arraiza (PSN), Jose Andres Burguete (CDN) eta Ion Erro (IUN).

Nafarroako Gobernuak aukeratutako hamar kideak eta Nafarroako Parlamentuak aukeratutako beste bostak izango dira Moderna Fundazioaren Patronatuko arlo publikoko kideak.

Arlo pribatuko beste 15 kideak oraindik aukeratzeko daude.  

Moderna Fundazioa

Mordena Plana 2010eko ekainaren 21ean onartu zuten erakunde sustatzaileek.

Nafarroako Gobernuak ekainaren 28an onartu zuen eta, gero, Nafarroako Parlamentuak, 2010eko urriaren 1eko osoko bilkuran.

Moderna Planean, estrategia orokorraz eta jarduera planaz gain, Moderna Fundazioaren gestio eredua ezarri zuten. Fundazioa sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza erakunde berri bat da; erakundeak Moderna Planari jarraiki eta Nafarroako Dibertsifikaziorako Fundazioak egindako lanekin jarraituko du.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak adierazi du MODERNA sustatu duten gainerako erakundeekin batera Moderna Fundazioa eratu nahi duela eta erakundea arautuko duten estatutuekin bat datorrela adierazi du; estatutuak Plana sustatu duten gainerako erakundeek onartu behar dituzte.

Nafarroako Gobernuak, hasierako zenbateko gisa, 23.000 euro jarriko ditu Fundazioan.

Moderna Fundazioko zuzendaritza eta gobernu organo gorena patronatua izango da; organo paritarioa izango da: arlo publiko eta pribatuko kide kopuru berbera izango du.

Patronatuaren zereginak izango dira erakunde, ordezkaritza eta gobernu arlokoak, maila estrategikoetan.

Patronatuko eta Fundazioko burua Nafarroako Gobernuko Lehendakaria izango da, eta kideak honako hauek:

-

Nafarroako Gobernuko hiru kontseilari.

-

Zazpi kide, erakunde sustatzaile bakoitzeko bana, Nafarroako Gobernuak izendatuak.

-

Nafarroako Parlamentuak izendatutako bost kide.

-

Eta, Nafarroako Enpresa Dibertsifikaziorako Fundazioak eta erakunde sustatzaileek proposatuta, sortzaileek izendatutako beste 15 kide; kide horiek izango dira tokian-tokian, estatuan eta nazioartean ospea duten profesionalak eta enpresaburuak.

Moderna Fundazioa eratu eta patronatua izendatu ondoren, batzorde iraunkor bat sortuko da, segimendu eta gestio lanak egin ditzan; batzordeak zuzendari nagusia izendatuko du.

Batzorde iraunkorra patronatuak aukeratuko du eta kide hauek osatuko dute:

-

Nafarroako Gobernuaren bi ordezkari. Bata batzordeburua izango da eta, gutxienez, zuzendari nagusi izango da.

-

Erakunde sustatzaileek izendatutako zazpi kide.

-

Nafarroako Parlamentuak zuzenean izendatutako kideetako bi.

-

Profesional eta enpresaburuen artean aukeratutako kideetatik zazpi.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa