(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gazte erretzaileen kopuruak %23 egin du behera asteazkena, 2010.eko abenduak 29

Gainera, gehiago dira erretzeari utzi diotenak erretzen hasi direnak baino


Ibarrola, Vera, Kutz, Macaya eta Martin.

Ibarrola, Vera, Kutz kontseilaria, Macaya eta Martin. ( irudia handitu )

2001etik 2007ra, tabakoa probatu duten gazteen kopuruak %23 egin zuen behera: %74tik %51,6ra.

Hori da "Gosari osasuntsuak" jardunaldien azken edizioan eman duten datuetako bat; izan ere, jardunaldiak urtarrilaren 2an indarrean jarriko duten tabakoaren kontrako legearen aldaketei buruzkoa da oraingoan. Ekitaldira bertaratu dira Osasun kontseilaria, Maria Kutz; Osasun arloko zuzendari nagusia, Isabel Martin Montaner; Lehen Mailako Arretako zuzendaria, Cristina Ibarrola; Nafarroako Ospitale Guneko Onkologia Zerbitzuko burua, Ruth Vera; eta erretzaile izan zen gaixo bat, Angel Macaya.

Kutzek tabakoaren kontrako neurri berriez hitz egin du, labur-labur, eta gazteak erretzen has ez daitezen prebentzio lana egitea garrantzitsua dela esan du; alde horretatik, heziketa eta kontzientziazioa debekua baino hobeak direla esan du.

Isabel Martinek esan du erretzaile kopuruak behera egiten jarraitzen duela Nafarroan, eta gaur egun biztanleen %23 dela erretzailea. Cristina Ibarrolak erretzen utzi nahi dutenei Lehen Mailako Arretan eskaintzen zaizkien laguntza programak aipatu ditu. Ruth Verak azpimarratu du tabakoak lotura handia duela minbiziarekin, gaixotasun kardiobaskularrekin eta arnasketako gaixotasunekin. Amaitzeko, Angel Macaya erretzaile ohiak bere esperientziaz hitz egin du: erretzeagatik biriketako gaixotasunak eduki zituen eta orain ez du erretzen.

Nafarroan, Lehen Mailako Arretako taldeek aholkularitza sistematikoa eta banako laguntza programatua eskaintzen dituzte.

Gainera, oinarrizko 29 osasun eremutan taldekako laguntza programatua edota jarduera bateratuak antolatzen dituzte.

Erretzaileen portzentajeak %7,4 egin du behera 2001etik 2007ra (%35,7tik %28,3ra, hain zuzen).

Aldi berean, gainera, erretzaile ohien kopuruak ere gora egin du, %4,8, hain zuzen (%16,7tik %21,5era). Gainera, tabakoa probatu duten gazteen portzentajeak behera egin du asko: %74tik %51,6ra. Orobat, 2007tik aurrera, gehiago dira erretzaile ohiak erretzaile berriak baino. Gaur egun, biztanleen %23k erretzen du; horrek esan nahi du erretzaileen portzentajeak 9 puntu egin duela behera 1999tik.

Osasunbideak, gainera, erretzeari uzteko botika tratamendua finantzatzen du 2003tik.

Orain arte era horretako botiken 54.285 ontzi finantzatu dituzte, 3.745.015 eurorekin
.

 

Nafarroan erretzeari uztea

Urtarrilaren 2an indarrean jarriko duten tabakoari buruzko legeak tabakismoari aurre egiteko osasun neurriei buruzko abenduaren 26ko 28/2005 legea aldatzen du. Lege berriak herri administrazioei eskatzen die tabakoa erretzen hastea prebenitzeko neurriak hartzea, tabakoa erretzeari uzten laguntzea eta osasun laguntzako sarean tabakoa erretzeko ohitura kentzeko osasun programak egitea sustatzea, batik bat Lehen Mailako Arretan.

Nafarroan, 1995ean, Osasunbideak erretzaileentzako laguntza programa sustatu zuen Txantreako eta Tafallako oinarrizko osasun eremuetan; gero, programa hori oinarrizko osasun eremu guztietara zabaldu zuen, pixkanaka.

Gaur egun, Lehen Mailako Arretako Zerbitzuen zorroko oinarrizko eskaintza bat da.

Erretzaileei laguntzeko programa horretan hiru jarduera mota daude:

1.

Aholkularitza sistematizatua. Kontsultara joaten diren guztiei tabakoa erretzen duten ala ez galdetzen diete noizbehinka. Erretzen ez dutenei edo erretzaile ohi direnei, horrela jarraitzeko bihotz ematen diete. Erretzaileei erretzeari uztea komeni zaiela esaten diete, eta aztertzen dute jarrera aldaketaren zein fasetan daude, modurik egokienean laguntzeko. Tabakoa utzi nahi duten erretzaileei liburuxka bat ematen diete, tabakoa uzteko prozesuari buruzkoa, eta, erretzaileak tabakoa uztea erabakitako egunean, telefono bidezko laguntza eta segimendua eskaintzen diete, baita banako edo taldekako laguntza ere. Gainera, aztertzen dituzte motibazioa eta tabakoarekiko mendetasunaren maila. Behar izanez gero, tratamendu farmakologikoa ematen diete.

2.

Banako laguntza programatua. Hainbat kontsulta programatu egiten dituzte, batik bat erizaintzakoak. Kontsulta horietan laguntza pertsonalizatua ematen diete, gaixoei erabakiari tinko eusten laguntzeko, eta prozesua aurrera eramateko jarraibideak ematen dizkiete, batik bat abstinentzia sindromea arintzeko.

3.

Taldekako laguntza programatua. Hainbat saio egiten dira, laguntza jarraibideak taldeka lantzeko. Erretzaile taldea partaideentzat lagungarria da; gainera, profesionalekin egiten dute lan.

Lehen Mailako Arretan, erretzeari uzteko babesa eta laguntza eskaintzen dira helduentzako prebentzio jardueren programaren bidez eta gaixotasun baskularrak eta arnasketa gaixotasunak prebenitzeko eta zaintzeko programen bitartez.

Haurdun dauden emakumeentzat erretzeari uztea oso garrantzitsua da. Gainera, tabakoak bere lekua dauka haurren osasun programan: haurrekin bizi diren helduei laguntzen diete haurra erretzaile pasibo ez bihurtzen; eta preadoleszenteei erretzen ez hasten
.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Tabakoaren kontrako neurriak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa