(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2. mailako mendekotasun moderatua dutenek prestazioak eska ditzakete 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera asteazkena, 2010.eko abenduak 29

Eskaerak Oinarriko Gizarte Zerbitzuen edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren bidez izapidetu behar dira


2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2. mailako mendekotasun moderatua dutenek Mendekotasun Legean ezarritako prestazioak eska ditzakete, mendekotasun handia dutenek eta mendekotasun larria dutenek bezala. Jardun hori Autonomiarako eta Mendekotasuna dutenei laguntzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluak egindako bileran adostu zen, abenduaren 22an. Bilera horretan, Gobernu zentraleko eta autonomia-erkidegoetako ordezkariak egon ziren.

Mendekotasuna dutenei laguntzeko Sisteman sartu nahi dutenek, haien egoeraren balorazioa eskatu behar dute. Era berean, 2. mailako mendekotasun moderatua baloratuta dutenek (Nafarroan 1.850 dira), prestazioetarako eskubidea 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera aitortuta izango dute. Eskaerak izapidetzeko Oinarriko Gizarte Zerbitzuetara edo Nafarroako Mendekotasun Agentziara joan behar dira eta prestazioetarako sarbidea eskatu behar dute Arreta Programa Indibidualaren bidez. Nafarroako Mendekotasun Agentziak bi telefono-zenbaki ditu gai horri buruzo informazio zehatza eskatzeko, 902.165.170 eta 848.42.69.00. Zenbaki horietara astelehenetik ostegunera deitu daiteke, 8.30etik 18.00etara eta ostiraletan 08.30etik 15.00etara.

2. mailako mendekotasun moderatua aitortuta dutenek prestazio hauetarako eskubidea izango dute: autonomia pertsonala sustatzea; telelaguntza; etxeko laguntza; eguneko eta gaueko zentroa, eta prestazio ekonomikoa familia-inguruko zainketetarako. Azken prestazio horren gehieneko kopurua, Lurralde Kontseiluan adostutakoa, hilean 180 eurokoa da, eta gutxieneko kopurua, 60 eurokoa.

Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko Legean ezarritakoaren arabera, legera bildutako mendekotasun prestazioetarako eskubidearen eraginkortasuna apurka-apurka gauzatu behar zen, mailaka, legera bildutako egutegiarekin bat etorriz. Legea indarrean egon den lehenengo lau urteetan, III. mailan (mendekotasun handia), eta II. mailan (mendekotasun larria) baloratutako pertsonek prestazioak jasotzeko zuten eskubidearen eraginkortasuna indarrean jarri da. Modu horretan, aipatu egutegiaren arabera, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera I. mailan (mendekotasun moderatua, 2. maila) baloratutako pertsonen eskubidearen eraginkortasuna indarrean jarriko da.

Nafarroan mendekotasun handia eta larria dutenei eskaintzen zaien arreta

Gaur egun, Nafarroan mendekotasun handia edo mendekotasun larria duten 8.738 pertsona daude. Pertsona horiek artapena jasotzeko eskubidea dute. Pertsona horietatik 7.496k prestazio bat edo batzuk jasotzen dituzte, hau da, ia %86k. Gainerakoak izapidetza prozesuan daude.

Prestazioen banaketari dagokionez, aipatzekoa da 2.207 mendekori egoitza-zerbitzu baten bidez eskaintzen zaiela arreta eta prestazio hori ez dela beste batzuekin bateragarria. 388 mendeko eguneko zentroetan daude. Eta horietatik 297k laguntza ekonomikoa jasotzen dute. Horrez gain, 566 pertsonari etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen diete.

Guztira, 3.164 mendeko (%42,2) hainbat zerbitzuren bidez artatzen dituzte, hala nola, egoitzak, eguneko zentroak edo etxean artatzeko zerbitzuak. 4.335 pertsonak laguntza ekonomikoa jasotzen dute etxeko arreta zerbitzua izateko. Amaitzeko, azpimarratzekoa da 708 pertsona larrialdiko telefono-zerbitzuaren bidez artatzen dituztela, beste baliabide batzuk erabiltzeaz batera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa