(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2007tik 2009ra 14 miloi euro inguru inbertitu ditu Afrikako lankidetza proiektuetan ostirala, 2010.eko abenduak 31

Hala jaso da Sphera aldizkariaren zortzigarren zenbakian, '50 años de independencia en África' izenburupean


Sphera aldizkariaren 8. zenbakiaren azala

Sphera aldizkariaren 8. zenbakiaren azala

Nafarroako Gobernuak, 2007tik 2009ra, 13.998.466 euro inbertitu ditu garapenerako lankidetza proiektuetan Afikako 30 herrialde garatzeko, Foru Gobrnuak mota horretako jardunetarako duen aurrekontuaren %23 eta %24 bitartean. Hala jaso da Nazioarteko Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako

Sphera aldizkariaren zortzigarren zenbakian. Oraingoan, aldizkariaren izenburua '50 años de independencia en África' da.

Aldizkarian esaten den moduan, babesik handiena jaso duten sektoreak oinarrizko beharrizanei erantzuten dietenak dira: osasuna, hezkuntza, uraren hornikuntza, garapen osoa eta saneamendu azpiegiturak. Era berean, Afrikako herrialde guztien artean, Kongoko Errepublika Demokratikoak jaso du zenbatekorik handiena aipatutako aldian, 4.940.133 euro guztira; Malin, Nafarroako Gobernuak 1.459.757 euro inbertitu ditu; saharar herrian, 1.419.932 euro; Kenyan, 1.066.821 euro; Ruandan, 648.825 euro eta Ghanan 584.237 euro.

Bestalde, Sphera aldizkariaren zenbaki honetan 2010eko Milurtekoko Goi-bileraren berri ematen da. Bilera horretan 140 estatuburu eta gobernuburu egon ziren eta Milurtekoko Garapen Helburuen balantzea egin zen. Hain zuzen ere, Milurtekoko Helburuen adierazpena 2000. urtean sinatu zuten 189 herrialdek, eta nazioarteko erkidegoak beharrizanik handiena zuten herrialdeen garapenerako landuko zituen zortzi helburuak finkatu zituen. Hona hemen helburuok: muturreko txirotasuna eta gosea errotik erauztea, lehen mailako hezkuntza unibertsala, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, haurren heriotza tasa murriztea, amaren osasuna hobetzea, hiesari, paludismoari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea, ingurumenari eustea bermatzea eta garapenerako munduko batasuna sustatzea.

Artikuluan ezarritakoaren arabera, 2007 eta 2009. urteen bitartean, Nafarroako Gobernuak 805 programa, proiektu eta mikrojarduera finantzatu ditu, zuzenean edo zeharka helburu horietakoren bat betetzen laguntzeko. I. helburuaren kasuan, Nafarroako Gobernuak 34 jardun finantzatu ditu 1.983.632 eurorekin; II. eta III: helburuen kasuan 4.105.347 euro inbertitu ditu 49 jardunetan; IV., V. eta VI. helburuetara 1.793.396 euro bideratu ditu, eta VII. eta VIII. helburuak erdiesteko Foru Gobernuak 3 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu. Programa edo jardun horietako asko Nafarroako Lankidetzaren I. Plan Gidarira bilduta daude. Plan hori 2010. urtean amaitzen da, lau urtez indarrean egon ondoren. Aldi horretan 80,7 milioi euro inbertitu dira 60 herrialdetan garapenerako 754 esku-hartze finantzatzeko.

Nuevo Futuro elkartearen proiektua Dominikar Errepublikan

Aldizkarian Nafarroako Nuevo Futuro elkartea duela hiru urtetik Dominikar Errepublikan garatzen ari den proiektuari buruzko erreportajea ere badator. Proiektua Garapen Integraleko Dominikar Institutuarekin batera garatzen ari dira, Santo Domingoko bazter-auzoetan haurren artapena eta babesa hobetzeko. Programa finantzatzen dute Nafarroako Gobernuak, AECIDek eta Caja Madridek. Proiektuaren barruan, hainbat diziplinatako profesionalak trebatu dira adingabeen segurtasuna zaintzen, haurren arreta terapeutikoan eta tratu txarren tasak ikertzen.

Aldizkarian Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Nafarroako Elkarteak saharar errefuxiatuen kanpamenduetan hezkuntza arloan garatzen dituen proiektuei buruzko artikulua ere badago. ‘Lehen Pertsonan’ atalean Olivier Consolo Garapenean eta Larrialdiko Laguntzan diharduten Gobernuz Kanpoko Erakundeen Europako Konfederazioko (CONCORD) zuzendariari egindako elkarrizketa irakur daiteke. Azken horrek gaur egun garapenerako lankidetza bizitzen ari den uneari buruzko ikuspegia eskaintzen du.

Bestalde, 'Kultura Solidarioa' atalean "Rwanda, el origen de la cooperación navarra" erakusketari buruzko informazioa ematen da. Erakusketa hori Foru Komunitateko zenbait udalerri zeharkatzen ari da eta Enrique Pimoulier-en 45 argazki, Nafarroako Gobernuak duela 20 urte abian jarritako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza programari buruzko lau informazio panel eta bi hamarkada hauetan Ruandan egindako proiektu zehatzei buruzko beste lau panel daude.

Dokumentazioa:
Boletín Sphera Nº 8

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa