(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripe epidemia larriagotu egin da urteko azkeneko astean, batik bat Erriberan eta Lizarrerrian asteartea, 2011.eko urtarrilak 4

Nafarroan 100.000 biztanleko 238,1 kasu daude, eta gaixo gehienak 15 eta 44 urte artekoak dira


Osasun Departamentuak gripea zaintzeko daukan Centinela Sarekoek gaur aditzera eman dutenez, abenduaren 26tik urtarrilaren 1era 100.000 biztanleko 238,1 gripe kasu zeuden. Epidemiaren atalasea 100.000 biztanleko 65 kasukoa da eta bigarren astea egin dugu atalase horren gainetik.

Zonaka, gripeak gora egin du, batik bat, Tuterako eta Lizarrako osasun eremuetan: 100.000 biztanleko 392 eta 354 kasu daude, hurrenez hurren.Nafarroako hirugarren osasun eremuan ere (Iruñeko eremua esaten zaio eta erkidegoaren gainerakoa hartzen du) tasa epidemikoa da, baina txikiagoa: 100.000 biztanleko 193 kasu daude.

Adinaren arabera, gaixo gehienak 15 eta 44 urte artekoak dira (367 kasu), eta gero 45 eta 64 urte artekoak (207 kasu).

Dena den, Gabonetako oporren ondoren haurren kasuek gora egingo dutela uste dute, eskolara bueltatzen direnean.

Laborategiko emaitzei dagokienez, baieztatutako gripe kasu gehienak H1N1 birusarenak dira, nahiz eta B gripea ere antzeman duten.

Gauden gripe garaian bederatzi lagun ospitaleratu dituzte H1N1 gripearekin eta sei dagoeneko alta emanda daude

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa