Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Liburuak 824 orrialde dauzka eta 16 euroan salduko dute
Liburuaren azala.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, Victor Manuel Arbeloaren "Obra poética (1964-2010)" argitaratu du.
Guztira 700 ale argitaratu dituzte, 824 orrialdekoak, eta 16 euroan salduko dituzte.
Victor Manuel Arbeloaren biografia
Victor Manuel Arbeloa Muru Nafarroako Mañeru herrian jaio zen 1936an. Iruñeko seminarioan, Comillaseko Unibertsitatean eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan eliza ikasketak egin zituen eta, gero, apaiz ordenatu zuten.
Teologian eta Elizaren Historian lizentziatu zen Unibertsitate Gregorianoan, eta Filosofia eta Letretan Madrilgo Konplutentsean. Salamancako Pontifikalean irakasle izan zen (Madrilgo atalean), eta sozialdemokrazia sustatu eta berritu zuen Nafarroan, diktadura frankistaren azken urteetan eta trantsizioan.
PSOEren zerrendaren barruan, 1979an Nafarroako Parlamentuko lehen presidente aukeratu zuten (1979-1983); baita senatari (1979-1986), Senatuko Autonomien Batzordeko buru (1982-1986), Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko kide (1982-1986) eta Europako Parlamentuko kide ere (1986-1994). Azkenik, 1996an, PSN-PSOE alderdiko Kudeaketa Batzordeko buru izendatu zuten, baina hilabete batzuk geroago kargua utzi zuen.Ordudanik politika aktiboa alde batera utzita dauka, baina esatari politiko gisa aritzen da zenbait hedabidetan, eta kultura sustatzaile gisa ekimen ugaritan. Berrogeita hamar bat liburu idatzi ditu, hainbat gaietakoak: historia, bidaiak, kontakizunak, entseguak eta olerkiak.
Espainiako historia berriari dagokionez, Miguel Batllori akademikoarekin batera "Iglesia y Estado durante la Segunda República española" argitaratu du (bederatzi liburuki dira), eta baita garai berari buruzko lan ugari ere.