(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Industria eta eraikuntza sektoreek 693 lanpostu sortu zituzten iaz Nafarroan asteazkena, 2011.eko urtarrilak 5

Krisia hasi zenetik, sektore horietan eta gazteen kolektiboan egin du behera langabeziak lehenbizi


Transcripción textual del video

Nafarroako lan merkatuaren iazko profilaren arabera, langabe berriak dira, batez ere, lan merkatuan sartu nahi duten emakumeak eta nekazaritzatik datozen emakumeak. Aitzitik, gazteen eta eraikuntzako eta industriako langileen multzoetan egin du behera gehien langabeziak.

Nafarroan 43.011 langabe zeuden abenduaren 31n; beraz, langabezia tasa 2010eko urtarrila erdialdekoa baino txikiagoa da. Hori adierazi du Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, Nafarroako lan merkatuaren balantzearen berri emateko egin duen agerraldian.

Industria eta eraikuntza sektoreek 693 lanpostu sortu zituzten iaz

Industria eta eraikuntza sektoreek sortu zuten enplegu gehien iaz Nafarroan.

Nafarroako lan merkatuaren iazko profilaren arabera, langabe berriak dira, batez ere, lan merkatuan sartu nahi duten emakumeak eta nekazaritzatik datozen emakumeak.

Aitzitik, gazteen eta eraikuntzako eta industriako langileen multzoetan egin du behera gehien langabeziak.

Nafarroan 43.011 langabe zeuden abenduaren 31n; beraz, langabezia tasa 2010eko urtarrila erdialdekoa baino txikiagoa da. Hori adierazi du Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, Nafarroako lan merkatuaren balantzearen berri emateko egin duen agerraldian.

Roigek esan du estatuan Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa direla lan iraunkortasun indizerik handiena duten erkidegoak. Indize horrek adierazten du zenbat langabe dauden erkidegoan, jardunean dauden langileekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2010. urtearen amaieran, langabe bakoitzeko 6,87 langile zeuden. Nafarroan 6,18 eta estatuan, berriz, 4,29. Lan iraunkortasun indizerik txikienak dauzkaten erkidegoak dira Kanariar Uharteak (2,71), Andaluzia (3,18) eta Extremadura (3,22).

Sexuaren arabera, 643 gizon gehiago daude lanik gabe (%3,1) eta 1.715 emakume gehiago (%8,7). Aldiz, 23 gazte gutxiago (-%0,5) daude lanik gabe.   Horren harian, emakume eta gizon langabeen kopurua oso antzekoa da: 21.470 gizon eta 21.541 emakume.

Sektoreei dagokienez, iaz industria eta eraikuntza arloetan sortu zuten enplegua: industrian 383 langabe daude (langabeziak, beraz, %4,42 egin du behera) eta eraikuntzan 310 (langabeziak %4,82 egin du behera). Nekazaritzan 371 langabe gehiago daude (%32,89) eta eraikuntzan 2.008 (%39,93). Aurrez enplegurik izan ez dutenen multzoan 672 langabe gehiago daude (%39,93).

Foru erkidegoko langabeen banaketari dagokionez, 2007an, krisia hasi zenean, 100 langabeetatik bi nekazaritzakoak ziren, 20 industriakoak, 11 eraikuntzakoak, 63 zerbitzu sektoreak eta lau aurreko enplegurik gabekoak. 2009. urtearen amaieran, 100 langabeetatik hiru nekazaritzakoak ziren, 21 industriakoak, 16 eraikuntzakoak, 56 zerbitzu sektoreak eta lau aurreko enplegurik gabekoak. Eta 2010eko egitura hau da: Nekazaritzan 3 langabe, industrian 19, eraikuntzan 14, zerbitzuen sektorean 58 eta aurreko enplegurik gabekoen multzoan bost.

Kontseilariak nabarmendu du Gizarte Segurantzak bilakaera hobea izan duela Nafarroan estatuan oro har baino. Nafarroan, 2010ean, bazkide kopuruak nahikoa egin zuen behera: 1.734 bazkide gutxiago daude (%0,65). Espainian, ordea, beherakada %1,23koa da: 27.728 bazkide gutxiago daude.

Azkenik, Nafarroan otsailean izan genuen langabe gehien: 43.770. Aldiz, langabeziak abuztuan egin zuen behera gehien: 40.866 lagun. Azkenik, iaz langabeziak martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean eta abuztuan egin zuen behera, eta gainerako hilabeteetan gora.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Balance paro 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa