(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoaren Museoak bisita gidatuak eskainiko ditu datorren larunbatean, urtarrilak 8 asteazkena, 2011.eko urtarrilak 5

Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, 16.30ean eta 17.30ean, hurrenez hurren


Karlismoaren Museoaren irudi bat.

Lizarrako Karlismoaren Museoak doako bi bisita gidatu eskainiko ditu; lehenengoa larunbatean, urtarrilak 8, 16.30ean izango da, euskaraz, eta bigarrena, 17.30ean, gaztelaniaz.

Museoaren egoitza Lizarrako Gobernadorearen Jauregian dago. Museoa karlismoarekin lotura duten eta balio historikoa eta artistikoa duten materialak gorde, erakutsi eta zaharberritzeko sortu zen. Horrekin batera, Foru Komunitatean sakon errotutako mugimendu horri buruzko ikerketa zentroa bultzatu da.

Lehenengo solairuan erakusketa iraunkorra dago. Karlismoaren historia laburtzen da sorreratik 1939ra, eta Nafarroan interes karlista duten zenbait ibilbideri buruzko informazioa ematen da. Solairu horretan, besteak beste, Vicente Lópezen "Karlos Maria Isidro Borboikoaren erretratua" Karlos V.a erregegai karlistaren koadroa ikus daiteke. Koadroa Pradoko Museoak laga du gehienez bost urterako. Museoari bestelako piezak ere laga dizkio Jaureguizar Fundazioak (Tabarreko Museoa).

Bestalde, behe solairuko erakusketan karlismoaren alderdi zehatzak edo karlismoari lotutako gaiak sakontzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa